Sexty sexers
Bizkaie!
Sexty Sexers taldeal lehenengo diskoa kaleratu barri dau, 'Iluntze berri baten zain', Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik. Berako (Nafarroa) boskoteak Ameba izenagaz hasi eban ibilbide musikala eta rock'n'roll klasikoaren moldeak erakusten ditu Garate estudioetan Kaki Arkarazogaz grabautako lehenengo lan honetan. '70eko hamarkadako klixe onenakaz batera, generoaren oinarrizko erritmoak erakusten ditu', dio disketxeak. Radio Birdman, The Who, AC/DC eta 80ko hamarkadako Los Angelesko (AEB) taldeak aitatzen ditu Sexty Sexersen erreferentzia modura.
Joseba Baleztena Electric Child (gitarra), Julen Irazoki Juzz Suicide (gitarra), Inaxio Agara Loverman (bateria), Xiker Salaberria Freezer (baxua) eta Mikel Larratxe Mike Strangelove (ahotsa) dira taldekideak. Diskoan, ganera, hainbat kolaborazino izan dabez, tartean Petti, BeƱardo Goietxe (Morau eta Agotak) eta Koldo Soret (Surfin Kaos).
Danetara 11 abesti batzen ditu lanak. Ganera, bideoklipa be badauka, 'Larrupean pozoia' kantearena.
Sexty Sexersek 'Volcom ent, Band joust' lehiaketan Europako talde onenaren saria irabazi ebala aitagarria da. Daborduko hasi dira kontzertuakaz eta Intxaurrondon izan dira. Datorren hilean, Zornotzan joko dabe.