www.hemeroketa.com: Euskal Prentsaren Lanak proiektua jasoten dauen espazioa
EUZKADI. Bilbon 1913tik argitaratzen zan egunkaria, EAJren ardurapean, gerreak eten eban. Egunero euskerazko orri bat izaten eban, eta horren gidari nagusia Estepan Urkiaga Lauaxeta izan zan.
EL DIA. Donostian argitaratzen zan egunkaria, 1930ean sortua, EAJren eban. Haren ardura nagusia Ander Arzelus Luzear-ek izan eban.
ARGIA asterokoa. Bitor Garitaonaindiaren zuzendaritzapean sortua, 1921etik 1936ko garagarrilaren 19ra arte Donostian argitaratu zan euskerazko asterokoa. Euskerazko prentsaren aitzindari nagusia. Kazetaritzaren zein hizkuntzearen aldetik upealako ekarpena egin eban, 15 urtetan.
ESKUALDUN ONA. Eskualduna aldizkariarenjarraipen naturala. 1887tik argitaratzen zan Eskualduna, baina haren arduradun Louis Etxeberrik ukatu egin eutsen Hiriart-Urruti eta lankideei izen beragaz jarraitzea, eta hiru urtetan Eskualdun Ona izenagaz kaleratu eben agerkaria. 1908an atzera be ESKUALDUNA izena hartu eban, eta 1944ra arte kaleratu zan.
Bizkaie!
Euskal Herriko egunerokoetan (erdal egunkarietako osogarri lez) eta aldizkako agerkarietan (astekari, hilabetekari eta abarretan) XIX. mendetik aurrera, euskal prentsaren bokazinoaz azaldutako euskerazko edukiak erabiltzaile guztien eskura jartea da asmoa, corpus hori ezagutu eta nahi bezela lantzeko aukerea egon daiten. Gune horretarako sarrerea librea eta edukien erabilerea dobanekoa.
Ekimen hau Euskal Lokuzioak Sarean elkartearen eta Susa argitaletxearen arteko lankidetzatik sortu da. Literatur Aldizkarien Gordailuaren jarraipen naturaltzat jo daiteke eta Armiarma web atarian integrauta dago.
Ondoko lau argitalpenak oinarritzat hartuz, on-line jarri dira 8.742 orrialde, eta bertan idatzitako artikuluakaz osotutako datu-basean 99.954 dokumentu-fitxa jaso dira:
- EUZKADI egunkariko euskal orria (1931-1937).
- EL DIA egunkariko euskal orria (1930-1936).
- ARGIA aldizkaria (1921-1936).
- ESKUALDUN ONA aldizkaria (1904-1907).
Agerkariotan idatzi dabenen zerrendea luzea da, eta XX. mende hasierako idazle eta kazetari esanguratsuenen izenak agiri dira: Abeletxe, Aitzol, Ayanbe, Errose Bustintza, Gregorio Mujika, Jautarkol, Jean Etxepare, Jean Hiriart-Urruti, Jokin Zaitegi, Joseba Zinkunegi, Kepa Enbeita, KirikiƱo, Larreko, Lauaxeta, Lizardi, Luzear, Manezaundi, Otxolua, Satarka, Uzturre, Zeferino Jemein...