Bilboko kultur egitaraua arrakastatsua izan zan igaz

Bizkaie! 2007-04-17 02:00

Ia bi miloe lagunek (1.970.323) gozau eben igaz Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak antolatutako jarduerakaz. Horixe erakusten dabe Sailak aurkeztu dauen 2006ko memorian batutako datuek.

Ia bi miloe lagunek (1.970.323) gozau eben igaz Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak antolatutako jarduerakaz. Horixe erakusten dabe Sailak aurkeztu dauen 2006ko memorian batutako datuek. Memoria horren helburua igaz egindako lana aztertu, jarduera atal berriak zehaztu, dagozanak hobetu eta kultur ikuskizunen aurrean publikoaren poztasun-mailea neurtzea da.

Kultur Programazinoaren Zuzendaritzeak antolatutako ekintzetan 1.070.642 lagunek hartu eben parte. Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailaren ustez, datu horreek erakusten dabe ‘programazinoa egonkortu, finkatu eta heldu egin dala, jentearen fideltasunagaz batera’.

Programei jagokenez, Aste Nagusia izan zan berriro be uritarren artean arrakasta gehien izandakoa. Danetara 547.941 lagun batu ziran 91 musika taldek emondako 65 kontzertu, 32 antzerki taldek eskainitako 44 antzezpen eta eskaini ziran ume, kirol eta folklore jardueretan. Aste Nagusiaren atzetik Errege Magoen kabalgata 110.000 jarraitzailegaz, Bilboko aratusteak 67.000gaz, Bilbao Dantzan programea 27.280gaz eta Bilboko Kalealdia 26.770gaz izan ziran Bilboko publikoak gehien babestutako ekimenak.

Bere aldetik, Bilboko Udal Liburutegien sareak 700.668 bisita izan zituan igaz, 2005ean baino % 8 gitxiago. Halanda be, erabiltzaileen kopuruak % 11 egin dau gora 2006an eta danetara 64.917 erabiltzaile dira, webgune barrian sartu diran 70.273 bisitakaz osotzen dana. Ganera, Kultura eta Euskara Sailak udal liburutegien fondoak handitzeko ahalegin berezia egin eban, 22.306 ale barrigaz eta 325.439 ale osotuz guztira. Aitatzekoa da, baita, Arriaga Antzokiak izandako ikuskizun eta publiko kopurua.


Bilbao Kulturala

Kulturearen esparruan uribilduak igaz lortutako kopuruez ganera, Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak Bilbao Kulturala aurkeztu dau, profesionalak eta biztanleak Bilboko kultur ekitaldien ganean informetako sortutako txartel digitala. Txartelak, alde batetik, Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailaren programazinoa eskaintzen dau eta, bestetik, kultur azpi-egitura nagusienen (bai udalarenak zein instituzio publiko edota pribaduenak) ganeko informazioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu