Berrizko dendetan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpaina bat abiarazo dabe
2007-04-19 02:00 Euskerea berbagaiBerrizko Udaleko Euskara Sailak ‘Udabarri freskoa, euskera freskoa’ izeneko kanpainea jarri dau martxan herriko merkataritza sektorean, bertako dendenetan euskerearen erabilerea bultzatzeko helburuagaz.
Berrizko Udaleko Euskara Sailak ‘Udabarri freskoa, euskera freskoa’ izeneko kanpainea jarri dau martxan herriko merkataritza sektorean, bertako dendenetan euskerearen erabilerea bultzatzeko helburuagaz.
Berrizko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez adierazo dabenez, urtero merkataritza kanpainearen bat egiten da herriko dendei itzulpen edo bestelako aholkularitzea emoten jakela gogorarazoteko. Igaz euren dendetan ohiko diran liburuxkak banatu jakezan, eta horrez gan, errotuluak euskeraz jarteagatik Berrizko Udalak emoten dituan diru-laguntzen barri emon jaken.
Aurten, herritarrek eta dendariek ‘euskera freskoa erabilteko’, betiko janarien euskal izenakaz kartelak banatuko dira denda, euskaltegi eta eskoletan, etorkinek eta euskaldunbarriek euren erosketak egiterakoan euskerea be erabilteko.
Irudizko kartelen artean, sasoiko frutak, arrainak, sasoian sasoiko barazkiak, burdindegirako hiztegia edota harategiko produktuak agiri dira. Irudi argi eta biziak dira, haur, gazte zein edadekoentzat ulerterrazak izan daitezan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!