Bilbok ez dau gainditu hizkuntza-politikearen neurketea

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseilua Bizkaie K Moldatua 2007-04-18 02:00   Euskerea berbagai

Kontseiluak Herriko Etxeen hizkuntza-politikearen neurketea egin dau Euskal Herriko 66 udalerritan. Bilbok 0-10 tarteko neurketa honetan 2,1 puntu besterik ez dau lortu.

Kontseiluak Herriko Etxeen hizkuntza-politikearen neurketea egin dau Euskal Herriko 66 udalerritan. Bilbok 0-10 tarteko neurketa honetan 2,1 puntu besterik ez dau lortu. ‘Ahalegin berezia egin behar dogu hizkuntza-politika bat eregiteko’, azaldu dau aurkezpenean Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.

Bizkaiko uriburua Kontseiluak egindako neurketearen 44. postuan dago. Aurkezpenean herriko datu orokorrak kontuan izan ditue: ezagutza % 74,7koa dala (euskaldunak % 15,5 eta ia-euskaldunak % 26,6). Alkatetzan dagoan alderdia EAJ-EA da.

Neurketa honetan Kontseiluak Bilboko hizkuntza-politikearen alde positiboak eta negatiboak azpimarratu ditu:


Alde positiboak

  • Herritarren aholkularitzarako zerbitzu espezifikoetan (emakumea, kontsumitzailea, lanbakoa...) euskerazko zerbitzua bermatzeko erabagia.
  • Langileriari euskerea ikasteko bitartekoak eskaintzen jakoz.
  • Merkataritzan eta enpresen euskalduntzean eragiteko egitasmoa martxan dago.


Hutsune aitagarrienak:

  • Ez dago euskerearen ordenantzarik.
  • Gaztelania hutsezko jakinarazpen publikoak plazaratzen dira udalak euskerearen erabilerarako erabagia hartuta izan arren. Ez dira erabagiak beteten.
  • Udalak diruz laguntzeko hedabideetan nahikoa da euskereari lekuren bat egiteagaz, udal erabagiz.

Euskal Herriko beste uriburuakaz konparauta, Bilbo Donostia eta Gasteizen atzetik agiri da: Donostia 4,22; Gasteiz 3,55; Bilbo 2,61; Iruñea 1,75; Baiona 0,002.


Ondorioak

1.- 7koa da euskera lehenesten dauen hizkuntza-politika egokia definiduten dauen puntuazinoa eta Bizkaiko udalerri bakarrak ez dau lortu. Gehien hurreratzen dana Lekeitio da 6,58 puntugaz.

2.- Udalek lortzen daben puntuazinoaren eta ezagutza-tasearen loturea estua da. Ezagutza-tasea zenbat eta altuagoa, orduan eta egokiagoa da hizkuntza-politikea. Berbarako: Lekeitiok % 96ko ezagutzea dauka eta 6,58 puntu lortu ditu, Barakaldok, barriz, % 3,4ko ezagutzea eta 1,13 puntu izan ditu.

3.- Deigarria da euskera ofiziala dan lurralde honetako udalerriak zerrendearen azken postuetan ikustea: Barakaldo 55., Santurtzi 54., Portugalete 51. eta Trapagaran 48.

4.- Ofiziala dan zonaldean azken postuak udalerri arabarrek eta bizkaitarrek beteten ditue.

5.- Zerrendearen lehen herenean handia da Gipuzkoako herrien presentzia.

6.- Bizkaiko Ibarrezkerreko udalerri handien puntuazinoa oso eskasa da eta rankinaren amaieran dagoz.


Abiapuntua

Kontseiluak udalerrien hizkuntza-politikearen neurketea egin dau aurrera egiteko abiapuntua zein dan jakiteko asmoagaz. ‘Lan horri esker badakigu nondik abiatu behar dogun, orain aurrera egiteko neurriak hartu behar doguz; horretarako hutsuneak bete behar dira danon artean’, adierazo dau Mendigurenek.

Neurketako datuak argitalpen batean batu ditu. Era berean, webgune bat osotu dau alderaketa bereziak egiteko. Programa informatiko batean sartu dira datuak, nahi beste alderaketa eta azterketa egiteko tresnea sortu da eta Kontseiluaren webgunetik bertatik kontsultau daiteke. Hau da helbidea: www.kontseilua.org/udalneurketa


Urtenbidea

Irtenbidea be eskaini du Kontseiluak. ‘Argi dago udalerrietan hizkuntza-politika barria behar dogula. Aurrerapausu hori emoteko tresnea be badogu’. Hain zuzen be, ‘euskerearen ordenantza eredugarriak’ dokumentua azaldu dabe Kontseiluko ordezkariek. Euskerea sustatzeko eta euskalgintzea babesteko Akordio Soziopolitikoa osotzen daben hainbat eragile, alderdi politiko eta sindikatuk dokumentu hori osotu dabe udalerrietan hizkuntza-politika barria lortzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu