‘Markak, Gernika 1937’, Atxaga eta bonbardaketea
2007-04-18 02:00 KultureaGernikako bonbardaketearen 70. urteurrena betetear dagoanean (apirilaren 26an), euskal idazleak jazoerearen ganeko liburutxua aurkeztu dau, orain arte argitaratu bako agiri bategaz batera.
Gernikako bonbardaketearen 70. urteurrena betetear dagoanean (apirilaren 26an), Bernardo Atxaga euskal idazleak ‘Markak, Gernika 1937’ liburu barria aurkeztu dau. Idazlearen liburu barri horretan, Atxagaren 50 bat orriko testu bat irakurri ahal izango da, inoiz argitaratu bakoa. Ganera, Gernikako bonbardaketea jazo zanean idatzitako agiri bat be egongo da. Mundu guztiko euskaldunei batzeko deialdia egiten zan Gernikan 1937an argitara emondako testu horretan, jazotakoaren barri izateko. Horregaitik, poliziak lana konfiskau egin eban.
Markak. Gernika 1937 liburuaren sorrerea
Atxagaren esanetan, liburua honako egoera honetatik sortu zan: ‘Madrilen bizi dan arkitekto bat dago, Juan Jose Lahuerta, historia horren abiapuntuan. Gernikaren bonbardaketearen ondoren garai hartako Euzko Jaurlaritzeak ataratako liburutxu bat topau eban Lahuertak, 40 orrialde ingurukoa, bonbardaketearen gorabeheren barri emoten ebana. Antonio Ramirez kolonbiar liburuzaleagaz bat egin eban Lahuertak, hau da, Madrileko Libreria Central liburu dendako buruagaz. Ramirez Reina Sofia Museoko liburudendearen arduraduna zan eta pentsau eban liburutxuaren faksimila ataratea, Lahuertak Picassoren Gernika koadroaren bilakaerearen ganean egindako lan bategaz batera. Liburu horren sarrerearen egile izateko, nigan pentsau eban Ramirezek, eta nik berehala onartu neban enkargua’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!