'EHU Palestinarekin'
2025-11-12 09:56 KultureaEkitaldi ugari atondu ditue astean zehar.
Euskal Herriko Unibersidadeak konpromiso soziala eta herriagaz dauen loturea berresten ditu EHU Palestinarekin ekimenaren bidez, Palestinako herriari alkartasuna eta babesa adierazOteko. Unibersidadeak jarduera akademiko, kultural eta solidarioak atondu ditu zemendiaren 12tik 15era, bakea, alkartasuna eta giza duintasuna aldarrikatzeko asmoz.
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazo dauanez: ez da ohikoa, baina motiboak merezidu dau, izan be, bat egiten dau Euskal Herriko unibersidadearen izaera eta konpromiso sozialagaz. Beraz, indartu egin behar dogu Euskal Herriko garapen soziokulturalean eta gobernantzan EHUk beteten dauen rola. Horregaitik, ezinbesteko da lurralde-erronketan eta baloreetan oinarritutako kooperazino eta alkarlan-espazioak sortzea.
Euskal Selekzinoaren eta Palestinaren arteko futbol partidua dala-eta, EHUk bere azpiegiturak jarri ditu Palestinako selekzinoaren eskura; halanda ze, egunotan Bilboko Unamuno Ikastetxe Nagusian izango dira.
Esangura horretan, errektoreak eskerrak emon gura deutsee EHUko ikasleei, euren eskuzabaltasunagaitik eta jokalari palestinarrei gelak itxiz erakutsi daben alkartasunagaitik: uste dogu gure unibersidadeak praktiketan eta islatzen dituan baloreen erakusle dirala eta hori autortu egin behar jake.
Iker Goñi, Euskadiko Futbol Federazinoko presidenteak, EHUren eskuzabaltasuna nabarmendu dau: Euskal Selekzinoak lagun gehien batuko dituan partidua da, izan be, 50.000 ikusle inguru alkartuko dira San Mamesen.
Programazinoa
- Zemendiak 12 (12:00) – Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Paraninfoan.
- Hitzaldia: Life in a Palestinian university and biomedical applications of native wild plants.
- Hizlaria: Ghadeer Omar doktorea, Nabluseko An-Najah National Universityko Zientzien Fakultadeko dekanoa. Palestinako zientziaren eta ikerketearen egoereari buruzko hitzaldia eskainiko dau, zaltasunen erdian ezagutzea eta ikerketea zelan hazten diran erakutsiz.
- Zemendiak 13 (12:00) – Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Paraninfoan.
- Kontzertua: Sol Band Gaza, Gazan sortutako musika taldea, itxaropenaren eta erresistentziaren ikurra. Musikearen bidez, okupazinoaren eta blokeoaren aurrean biziteari eta kultureari eusten deutse.
- Zemendiak 14 (17:00) – Miribillan, (Luis de Castresana kalea 2).
- Zientzia eta Teknologia Fakultadearen 52. promozinoaren graduazino ekitaldia. Hitzaldi nagusia: Ghadeer Omar doktorearen eskutik, Nabluseko An-Najah National Universityko Zientzien Fakultadeko dekanoa.
- Zemendiak 15 (19:00) – Bilboko Injinerutza Eskolan (San Mames ingurua).
- Argazki eta alkartasun ekitaldia, Euskal Selekzinoaren eta Palestinaren arteko futbol partidua hasi aurretik. EHUren komunidadeak kalejiran parte hartuko dau, bakearen eta alkartasunaren mezua adierazoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
