Gorpuzki bat topau dabe Saibigainen

Bizkaie! 2025-11-10 10:34   Kulturea

Lurpean topetan daben laugarren gorpuzkia da.

2024an Saibigainen topaketa lanak hasi zituenetik lurpean topetan daben laugarren gorpuzkia da. Magalaren iparraldean izan da, tontorreko gurutzetik behera eginez.

Gorpuzkia oso egoera eskasean dago eta gatxa izango da DNA probarik egitea gero identifiketako. Dana dala, oso gertu gudari errepublikazale baten identifikazino txapea topau dabe, zantzu guztien arabera gorpuzkiari jagokona; horrek erraztu leike identifikazinoa.

1937ko irailaren 6tik 14ra bitartean burrukaldi latzak izan ziran Saibigainen. Nazionalek iparraldeko frontearen kontrako oldarraldia Durangoko bonbardaketeagaz hasi eben 1937ko martiaren 31n. Lehenengo burrukaldiak mendilerroaren tontor estrategikoetan izan ziran, horreetako gogorrenak Saibigainen.

Berrehundik gora errepublikazale, gudari zein miliziano, hil ziran tontorra defendiduteko jardunean eta horreetatik 120 inguru, desagertuta dagoz oraindino. Horreek topetako ahaleginean jarraituko dabela iragarri dabe Euskal Prospekzino Taldeko kideek, lanean jarraitzeko baimena barritzen deutsen artean.


Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu