Durangoko Azokea baino lehen egingo da ZuNonHanDA! Azoka Ibiltaria

Bizkaie! 2025-11-11 12:30   Kulturea

Zemendiaren 17tik abenduaren 4ra.

Euskal kulturearen erakusleiho erraldoia izanik, Durangoko Azokearen bokazino nagusienetako bat kultur sorkuntzea zein zaletasuna hauspotzea, eta, sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eregitea da. Helburu horri ekinez hasi zan 2020an ZuNonHanDA! ekimena. Aurton, sakontzeko asmoz, Durangoko Azoka baino lehenago atontzea erabagi da, bertan egiten diran liburu aurkezpenek ikusgarritasun gehiago izan daitezan.

ZuNonHanDA! egitasmoari esker, Euskal Herri osoko 19 dendatan, Durangoko Azokan eskuragarri egongo diran liburu barrien aurkezpenak egingo dira. Aurkezpen horreek hainbat formatutan izango dira eta idazlea beti egongo da presente.

Nobedadeak 

60. Durangoko Azokan plazaratutako nobedadeen bildumak Euskal Herri osoko 67 liburu saltokitan izango dira eskuragarri. Beraz, datorren astetik hasita, Durangoko Azoka Ibiltaria izango da eta hartzaileen herrietara zuzenean helduko da.

Ekimen horren asmoa ez da soilik Durangoko Azokearen oihartzuna Euskal Herri osora zabaltzea; liburu saltokiek urte osoan zehar egiten daben lana autortzea be bada. 

Programazinoa

Araba

Etengabeko (ber)eraikuntzan.

  • Idazlea: Julene Gatzagaetxebarria.
  • Hizlariak: Julene Gatzagaetxebarria eta Alex Martínez Carpio musikaria.
  • Aurkezpen mota: Errezitaldi musikatua.
  • Eguna: Zemendiaren 19a.
  • Ordua: 19.00.
  • Saltokia: Zuloa Irudia (Gasteiz).

Alepoko zazpi pediatrak.

  • Idazlea: Edu Zelaieta eta Txabi Arnal.
  • Hizlariak: Edu Zelaieta, Txabi Arnal eta Karla Fdz. de Gamboa Vazquez (EHU).
  • Aurkezpen mota: berbaldia.
  • Eguna: zemendiaren 26a.
  • Ordua: 18.30.
  • Saltokia: Elkar San Prudencio (Gasteiz).

Bizkaia

- Ezinezkoaren alde.

  • Idazlea: Iñigo Mtz. Peña.
  • Hizlariak: Iñigo Mtz. Peña, Aiala Garabieta eta Maitane Nerekan.
  • Aurkezpen mota: mahaingurua.
  • Eguna: zemendiaren 29a.
  • Ordua: 12.00.
  • Saltokia: Casal Liburudenda (Getxo)
Sagu bildumagilea
  • Idazlea: Leire Salaberria.
  • Aurkezpen mota: liburu aurkezpena eta tailerra.
  • Eguna: zemendiaren 29a.
  • Ordua: 12.00.
  • Saltokia: Arteka Liburudenda (Durango).

- Ni, laiko.

  • Idazlea: Markos Zapiain.
  • Hizlariak: Markos Zapiain eta Zize Gil.
  • Aurkezpen mota: berbaldia.
  • Eguna: zemendiaren 27a.
  • Ordua: 19.00 .
  • Saltokia: Zirika! Herri Gunea (Bilbo).

Andrakas jaunaren bizarrak

  • Idazlea: Unai Elorriaga.
  • Hizlariak: Unai Elorriaga eta Alex Orbe (ilustrazailea).
  • Aurkezpen mota: aurkezpen ilustratua.
  • Eguna: zemendiaren 29a
  • Ordua: 12.00.
  • Saltokia: Ametsak (Bilbo).

- Euri eta ateri.

  • Idazlea: Alaine Agirre.
  • Hizlariak: Alaine Agirre eta Ibon Egaña.
  • Aurkezpen mota: berbaldia.
  • Eguna: zemendiren 17a.
  • Ordua: 18.30.                                                                                    
  • Saltokia: Deustuko Liburudenda (Bilbo).

 - Haizearen erpeak.

  • Idazlea: Ane Elgezabal.
  • Hizlariak: Ane Elgezabal eta Rebeka Mendoza.
  • Aurkezpen mota: berbaldia.
  • Eguna: zemendiaren 21a.
  • Ordua: 18.30.                                                                                                                                                                                                         
  • Saltokia: Deustuko Liburudenda (Bilbo).

- Esne-berriketan.

  • Idazlea: Uxue Alberdi.
  • Hizlariak: Uxue Alberdi eta Miren Amuriza.
  • Aurkezpen mota: irakurraldia.
  • Eguna: Abenduaren 1a.
  • Ordua: 19.00.
  • Saltokia: Hitz Liburudenda (Durango).

- Lakioa.

  • Idazlea: Josu Goikoetxea.
  • Hizlariak: Josu Goikoetxea eta Fermin Etxegoien.
  • Aurkezpen mota: berbaldia.
  • Eguna: Abenduaren 3a.
  • Ordua: 18.30.
  • Saltokia: Elkar Poza (Bilbo).

- Ilargia eta landareak 2026.

  • Idazlea: Jakoba Errekondo.
  • Hizlariak: Jakoba Errekondo.
  • Aurkezpen mota: hitzaldia.
  • Eguna: zemendiaren 18a.
  • Ordua: 18.30.
  • Saltokia: Elkar Poza (Bilbo).

- Simulakro bat.

  • Idazlea: Leire Ugadi.
  • Hizlariak: Leire Ugadi eta Alicia Calvo musikaria.
  • Aurkezpen mota: errezitaldi musikatua.
  • Eguna: zemendiaren 24a.
  • Ordua: 18:00.                                                                                                                                                                                                                                                            
  • Saltokia: Minerva Liburudenda (Barakaldo)

 - Rara.

  • Idazlea: Irati Bediaga.
  • Hizlariak: Irati Bediaga eta Jon Gomez Garai.
  • Aurkezpen mota: berbaldia.
  • Eguna: zemendiaren 28a.
  • Ordua: 18.30.
  • Saltokia: Sorgin Liburuak (Sestao).

GIPUZKOA

- Itzalen dama eta Patxi Bakallu. Lanbroetako zalduna.

  • Idazlea: Urtzi Leonet.
  • Hizlariak: Urtzi Leonet, Aitor Azurki eta Iñaki Holdago ilustratzailea.
  • Aurkezpen mota: aurkezpen ilustratua.
  • Eguna: Abenduaren 1a.
  • Ordua: 19.00.
  • Saltokia: Casa del Libro (Donostia).

- Katariñe.

  • Idazlea: Maitena Illarrramendi.
  • Hizlariak: Maitena Illarramendi eta Iñigo Sarasola.
  • Aurkezpen mota: aurkezpen ilustratua.
  • Eguna: Abenduaren 2a.
  • Ordua: 18.30.
  • Saltokia: Pitxintxu (Elgoibar).

 - Martin Martina eta gauekoak

  • Idazlea: Amancay Gaztañaga.
  • Hizlariak: Amancay Gaztañaga eta Antxiñe Mendizabal.
  • Aurkezpen mota: aurkezpen ilustratua.
  • Eguna: Abenduaren 4a.
  • Ordua: 18.00.
  • Saltokia: Adarabar (Eibar).

- Luhizulo.

  • Idazlea: Aitor Oñate.
  • Hizlariak: Aitor Oñate eta Iñigo Roque.
  • Aurkezpen mota: berbaldia.
  • Eguna: zemendiaren 18a.
  • Ordua: 18.30.
  • Saltokia: Elkar Fermin Calbeton (Donostia).

 - Iraileko zazpi egun.

  • Idazlea: Eneko Azedo.
  • Hizlariak: Eneko Azedo eta Eneko Sanchez.
  • Aurkezpen mota: berbaldia.
  • Eguna: zemendiaren 29a.
  • Ordua: 18.30.
  • Saltokia: Elkar Fermin Calbeton (Donostia).

Nafarroa

- Euri beroak.

  • Idazlea: Iban Garro.
  • Hizlariak: Iban Garro eta Olatz Rojo musikaria.
  • Aurkezpen mota: errezitaldi musikatua.
  • Eguna: zemendiaren 21a.
  • Ordua: 19.00.
  • Saltokia: Ino Liburudenda (Lizarra).

 - Gu da gure guda.

  • Idazlea: Balu.
  • Hizlariak: Balu eta Jon Maia.
  • Aurkezpen mota: berbaldia.
  • Eguna: zemendiaren 25a.
  • Ordua: 18.30.                                                                                                                                                                                                                                                                                               
  • Saltokia: Txalaparta (Iruñea).

 - Ehun zaldi trostan.

  • Idazlea: Ainhoa Urien.
  • Hizlariak: Ainhoa Urien eta Rakel Pardo.
  • Aurkezpen mota: berbaldia.
  • Eguna: Abenduaren 2a.
  • Ordua: 19.00.
  • Saltokia: Elkar Comedias (Iruñea).

Iparraldea

- Erroen izerdia.

  • Idazlea: Jone Bordato.
  • Hizlariak: Jone Bordato eta Matilda Legardieniere.
  • Aurkezpen mota: berbaldia.
  • Eguna: zemendiaren 25a.
  • Ordua: 18.30.
  • Saltokia: Menta Liburudenda (Ortzaize).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu