Ana Garcia Peñak Ana Diosdado 2025 Antzerkiko VII. SGAE Saria irabazi dau
2025-11-10 12:38 KultureaSariaren asmoa da emakumeen antzerki sorkuntza bultzatu eta ikusarazotea.

Ana Garcia Peña antzerkigile, zuzendari, antzerki-ikertzaile eta antzezleak (Barakaldo, 1998) emakumeek idatzitako testuetarako Ana Diosdado 2025eko VII. Antzerki Saria irabazi dau, bikaintasuneko emakumeen sorkuntza eta dramaturgia garaikidea bultzatzea eta ikusarazotea helburu dauen autorpena. 4.000 euroko sariagaz, obreak La aldea vacía dau izenburu. SGAE Fundazinoaren TeatroAutor bilduman argitaratuko eta obra-irakurketa dramatizatuen 2026ko Teatro en la Berlanga programan sartuko da. 102 aurkezpenen artean aukeratu dabe.
Bizkaiko sortzaileak saria Marta Torresen eskutik jaso sau saria: barria jaso eta barruratu ondoren, ilusino handia sentidu neban eta, zintzotasunez, baita bake handia be. Azken urteotan konturatu naz sorkuntza kontzientziatik biziteak zoriontsu egiten nauela, zure lanen produktore eta zuzendari izatea ez da bape bide erraza eta, egia esan, sariak horretan jarraitzeko indarra ematen dit. Eskertzen dot, adierazo dau.
Laura Garmo epaimahaiburua izan da, eta Iñigo Díaz-Guardamino, Mireia Gabilondo Garitaonandia, Daniela Feixas Conte, Victor Borràs Gasch zein Daniel J. Meyer izan dira epaimahaiko kideak. Epaimahaiak holan deskribidu dau testua: geruza ugariz betetako lana da, egilearen berezko unibersoa nabarmentzen dauena eta hizkuntza eszenikoak idazketatik txertatzeko dauen sensibilidaea nabarmendu dau, poetikearen eta antzerkiaren arteko topaketea sortuz. Era berean, goratu egin dau landa-munduari buruz leku original eta apurtzailean oinarrituz berba egiteko dauen gaitasuna.
La aldea vacía
Iragankortasunari buruzkoa lana da. Gundián, Lugoko Palas de Rei herrixkan Jose instalauko da, han bizi baita Avó (aitita), herrixkako azken biztanleetako bat, lehen akotazinoaren ondoren hilten dana. Istorioaren gidaria Neta (ilobea) da, Ana. Aitita hilten den bitartean, rave batean dago eta, haren ondoan, herriko bloben abesbatza bat eta istorioa aberasten daben hainbat personaia dagoz, aititaren galerearen dolua, klimarena eta enpresearen kontrako protestak buztartuz.
Ana García Peña
Txikitatik literatura, idazkera eta arte bizien aurreko interesa maitatzen hasi zan, norberaren eta inguruko mundu sentikorra bideratzeko eta ulertzeko bide lez. Oso gaztea zala antzerkira hurbildu zan bere uriko eskolearen bitartez (Barakaldoko Bizkaiko Antzerki Ikastegia) eta 18 urtegaz Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Eskolan, ikasle izateko hartu eben, 2016-2020 promozinoan hain zuzen be.
2020an Vulnera Compañía sortu eban. BAD jaialdian (Bilboko Antzerki Garaikidearen Jaialdia) bere lehen lana estreinau eban, Lo que no se ve (arte eszenikoetako botere gehiegikeriari buruzkoa) eta Eszenabide Saria (Euskadiko proiektu eszenikoen erakusleihoa) irabazi dauen antzerkigile eta zuzendari gazteena izan zan. Beste autorpen batzuk be jaso ditu, besteak beste, Pabellon 6ko epaimahaiaren Aitamen berezia, Cuídame de mí lan laburragaitik.
2023an Eusko Jaurlaritzaren dramaturgiarako dirulaguntzarako hautatu eben. Gorputz diziplinetan prestakuntzea be badau eta Emakumearen Hormonen Osasuneko Masterra egin eban IENn. Haren sormen lana interpretazinoagaz eta pedagogiagaz buztartzen dau, Kabia Teatroko eta Yoga eta meditazino irakasle legez: egiten dodan guztia gauza beraren parte da: kanalizazinoa, ulermena eta komunidadea, adierazo dau. García Peña lana praktika eszenikoa eta gorputzaren kontzientzia buztartzeagaitik nabarmentzen da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
