Aurten, arkeologia da protagonistea

Bizkaie! 2025-11-12 09:38   Kulturea

17. First Lego League martxan dago.



Mundu osoko 650.000 ikasle baino gehiago eta Euskadiko 2.000 inguru alkarren kontra ibiliko dira edizino honetarako diseinautako erronka honetan: Uneartheid (lurpetik ataratakoa). Euskadin bisita-programa baten bidez osotuko da ekimena, estaduan aurrendaria da eta Innobasque Barrikuntzearen Euskal Agentziak sustatu dau. Programa horri esker, ikasleek aukerea dabe edizio honetako gaiari buruz ikertzeko. Programa honetan Euskadin arkeologiaga lotutako zortzi kokagunetara 37 bisita egingo dira.

Aranzadi Zientzia Alkarteko, Ekainberriko, Bilboko eta Vitoria-Gasteizko Arkeologia Museoetako (BIBAT), Bilboko Berreginen Museoko, Santimamiñeko eta Iruña-Veleiako Erromatar Aztarnategiko profesionalek emongo dabe prestakuntza hau; Innobasque Barrikuntzaren Euskal Agentziak koordinauta eta Eusko Jaurlaritzako STEAM Euskadi Estrategiaren barruan. FLL Euskadi ikasleen artean bokazino zientifiko-teknikoak modu praktikoan eta dibertigarrian –benetako arazoei erantzunak emonez– sustatzen dituan hezkuntza-programea da.

Ekimena mundu osoan egiten da eta Deustuko Unibersidadeak, UPV-EHUk eta Mondragon Unibersidadeak atontzen dabe Euskadin Innobasque Barrikuntzearen Euskal Agentziagaz martxan jarri dau eta honako erronkea da igarotakoak lurpetik ataratea etorkizuna deskubriduteko.

Kontuak kontu, hurrengo asteetan, Euskadiko 24 eskolatako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 800 ikasle inguruk aukerea izango dabe arkeologiaren arloko aurrerapenak ezagutzeko eta STEM gaitasunen eta tresnen bidez topakuntzetan gehiago sakondu geinkela ikusteko.

Azken 17 urteetan, First Lego League STEAM (zientzia, teknologia, injinerutzea, arteak eta matematika) Hezkuntzako erreferentziazko programa legez finkatu da Euskadin, gainera, balio bereizgarri handia dau: estatuan aurrendaria dan prestakuntza-programa bat.

Edizino honetako programan 37 bisita egingo dira Euskadiko zortzi kokagunetara eta hurrengo abenduaren 18ra arte gozau ahal izango dira: Lurperatutako misterioa; Santimamiñe: milurteko paisaia; Plazaren Bihotzean. Iragana oinen azpian; Erroma, gure historiaren influencerra; Iruña-Veleia: Abentura arkeologikoa!; Aurkikuntzatik museora: aurkikuntza baten bidaia; Misterioak argitzen arkeologoen etxean; eta Bidaia sentsoriala Historiaurrera eta biziraupen teknikak.

Aurtengo programea First Lego League txapelketeagaz amaituko da. 2026ko zezeilaren 28an egingo da Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Vitoria-Gasteizen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu