Bilbok denda faboritoak aukeratu ditu
2025-11-12 08:32 KultureaUrtero lez, uriko establezimendu onenak autortu ditue.
Euskalduna Jauregiak Bilboko Merkataritza Sarien XXV. edizinoa hartu dau. Bilboko Faboritoak, urtero lez, uriko merkataritzearen lana nabarmentzen eta uriko establezimendu onenak autortzen ditu bilbaoDendakek (Bilboko merkataritzea eta turismo sektorea sustatzeko plataformea). Jakes Agirrezabal Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordea, Kontxi Claver Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotzia, Rafael Gardeazabal bilbaoDendakeko presidentea eta 400 konbidadu baino gehiago, merkataritzako, enpresako eta Bilboko gizarteko agintariak eta ordezkariak izan dira.
Ekitaldiari hasierea emoteko, bilbaoDendakeko presidenteak bertarautako guztiei eskerrak eta ondoetorria emon deutsee: saltoki handiak, low cost merkataritzea, globalizazinoa, market places, pandemia... Horrek konsumo-ohiturak aldatzea ekarri dau. Gorabehera horreen aurrean, sektoreak beti erakutsi dau erresilientzia, barrikuntza eta formakuntzearen aldeko gaitasuna.
Esangura horretan, sarien helburua gogorarazo dau: Bilboko merkataritza nabarmendu gura dogu. Ikuspegi berezia daben establezimenduen ibilbideak, esperientzia barritzaileak eta sorrerea autortzea, Bilbok arima, bizitea eta izaera propioa izaten jarrai deian ahalegintzen zaretenoi balioa emoteko.
Kontxi Claver Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotziak adierazo dauanez: Bilbon adierazgarri dira. Aldaketa sakoneko momentuak bizi ditugu tokiko merkataritzan. Desafioak ezeze, aukera eta erronka barriak be sortzen ditue. Bilboko Udalak eskerrak eta zorionak emon gura deutsee herriko merkatari guztiei.
Irabazleak
Bilboko Faboritoak Sergio Arrospide aktore eta gidoilariak aurkeztu ditu, Dock Bilbao establezimenduaz jantzita. Guztira, 21 hautagai izan dira, zazpi kategoriatan banatuta: Etorkizuna dauen Tradizinoa, Hemengo Shopping Bilbao, Hobekien Konektauta, Ostalaritza Kontzeptu Onena, Euskerearen Sustapena, Denda Barria eta Zerbitzu Enpresa Onena. Ondoko honeek izan dira irabazleak:
- Etorkizuna duen Tradizinoa: Mosel & Arkaia.
- Hemengo Shopping Bilbao: Serie B.
- Hobekien Konektauta: Phase.
- Ostalaritza Kontzeptu Onena: Morrocotuda Bar.
- Euskerearen Sustapena: Grafiazkar.
- Denda Brria: Studio Del Bosque.
- Zerbitzu Enpresa Onena: Maura Luthier.
Horrezaz gan, Merkatari Alkarteetako hamairu denda enblematikoei be emon deutsee saria:
- Abusu-La Peña: Librería Ibai-alde.
- Basurto: Pescadería Ana.
- Bilbao Centro: Tonific.
- Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala: Farmacia Jiménez Hernández.
- Casco Viejo: Calzados Estitxu.
- Deusto: Frutas Asencor.
- Distrito 2: ABZ Impresión Digital.
- Hiru Auzo: Sánchez Joyeros San Ignacio.
- Otxarkoaga: Frutería Mesa.
- Rekalde: Materiales de Construcción Martín Rodríguez.
- Santutxu: Calzados Legarreta.
- Txurdinaga: Pescadería Izaro.
- Zorroza: Modas Loykar.
XXV. Merkataritza Sariak, urteko hitzordurik bereziena da bilbaoDendakeko merkatariendako, izan be, 2.000 establezimendu baina gehiagok osotzen dabe alkartea. Sariak Eusko Jaurlaritzea, Bilboko Udala, Deia, Kutxabank, El Corte Inglés eta Metro Bilbao erakundeen laguntzea jaso dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
