Julen Apella berriztarrak 'Sakelako Bihotzak' aurkeztuko dau Donostian
2025-11-11 08:58 KultureaNiaren oihartzunak: bakardadea eta nortasuna aro globalean.
2025eko Literaktum letren jaialdia zemendiaren 10etik 23ra izango da Niaren oihartzunak: bakardadearen eta nortasuna aro globalean goiburupean, galdera personal eta unibersalari eutsiz: zelan definiduten dogu geure burua mundu globalean? Bakardadea gero eta ohikoagoa da, eta nortasuna, askotan, galdua edo zatitua agiri jaku. Literaturearen bidez, niaren oihartzunak entzun nahi ditugu, barrutik kanpora eta kanpotik barrura.
Arantxa Urretabizkaiak emon eutson bart hasierea aurtengo Literaktum25 jaialdiari. Idazleak argitaratu barri dauen Zahartzaroaren maparen bila liburuaz ibili ziran barriketan Urretabizkaia eta Eusko Ikaskuntzako buru Ana Urkiza.
Literatura jaialdiaren lehen astean Juan Manuel de Prada, Arantza Urretabizkaia, Fernando Navarro, Julen Apella, Espido Freire eta Juan José Millás izango dira euren azken lanak aurkezten, baita Belén Gopegui, Ignacio Peyró, Eider Rodriguez eta Carys Davies be.
Zemendiaren 17tik Aurrera, barriz, Javier Sierra, Javier Cercas, Samanta Schweblin, Harkaitz Cano, Agata Loth-Ignaciuk, Laura Chivite, Ignacio Martínez de Pisón eta Lourdes Oñederra izango dira parte-hartzaileak.
Idazleen barriketaldietara joatea doban izango da kasu gehienetan baina Juan Manuel de Prada, Juan José Millás eta Javier Cercas entzuteko gonbidapena beharrezkoa izango da. Baita Victoria Eugenia Cluben izango diran hiru ikuskizunetarako bere.
Bost erakusketek, Kutxa Fundazinoa Irun Literatura Sarien sari banaketak, irakurraldi musikatuek, antzezlan batek, barriketaldi eta afari literarioak eta Literaktum Txikiak osotzen dabe programazinoa.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
