Guggenheimen lagun izatearen onurak
2007-03-30 02:00Guggenheim Bilbao Museoaren hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, kategoria guztietako Museoaren Lagunei zuzendutako programa bat jarri da martxan. Programearen helburu nagusia arte garaikidea Museoaren Lagunengana hurreratzea da eta, aldi berean, bildumagintzea bultzatzea.
Guggenheim Bilbao Museoaren hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, kategoria guztietako Museoaren Lagunei zuzendutako programa bat jarri da martxan. Programearen helburu nagusia arte garaikidea Museoaren Lagunengana hurreratzea da eta, aldi berean, bildumagintzea bultzatzea.
Ekimenean Bilbao Contemporáneo ekonomia-intereseko taldea (E.I.T.) osotzen daben ondorengo galeriek parte hartzen dabe: Aritza, Carreras Múgica, Ederti, Espacio Marzana, Juan Manuel Lumbreras, Vanguardia, Windsor Kulturgintza eta Xanon, pinakoteka bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez.
Lagunek galeriek aukeratutako artista garaikideen obrak izango dabez eskura, oso baldintza onetan. Horretarako, hilabetero diru-kopuru finko bat aurreztuta (100 euro behe-mailakoentzat eta 200 euro goi-mailakoentzat), Museoaren Lagunek aukeratutako lanak erosi ahal izango dira. Artelanak erosteko eskabideak datorren maiatzean jasoko ditu Guggenheim Bilbao Museoak. Lagunek aurreztutako diru-kopurua artelanak erosteko erabili beharko da eta, diru hori gastau barik geratu ezkero, hurrengo urterako gordeko da.
Apirilaren 2tik aurrera, Museoaren Lagunek programan parte hartzeko eskaera-orria izango dabe eskura museoaren hamargarren urteurrenaren webgunean (
www.gubilbao.com) edota Museoaren Lagunen Zuzendariordetzan.
Ekimenak, ganera, Museoaren Lagunei informazinoa bialtzea eta Erosketa Alkartean eskainiko diran artelanak aurkeztea aurreikusten dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!