The Undertones taldearen kontzertua Bilboko Santana 27 aretoan

Bizkaie! 2007-03-28 02:00   Musikea

The Undertones talde irlandarrak kontzertua emongo dau eguen honetan, martiak 29, Bilboko Santana 27 aretoan. Emonaldia gaueko 21:00etan hasiko da, The Hot Dogs! talde urretxuarragaz.

The Undertones talde irlandarrak kontzertua emongo dau eguen honetan, martiak 29, Bilboko Santana 27 aretoan. Emonaldia gaueko 21:00etan hasiko da, The Hot Dogs! talde urretxuarragaz.

The Undertones Derryn sortu zan 1977an, bost lagunen proiektu bezela. Derry ez zan ezelan be ‘rockaren uriburua’ eta posta bidez lortzen zituen diskoak entzunez, urira heltzen ziran NME aldizkariaren aleak irakurriz eta, batez be, John Peel-en BBCko Radio One irratiko saioa entzunez ikasi eben joten.

1978an, ‘Teenage Kicks’ diskoa grabau eben Belfasteko Good Vibrations diskoetxearentzat. Apur bat geroago John Peel-ek bere irratsaioan jarri eban, eta bi aldiz jarraian, gainera. Hortik aurrera dana aldatu zan; Sire Records diskoetxeak fitxatu zituan eta lehen lana barriro editau eban, herrialde askotara salto eginaz.

Hurrengo bost urteetan, John O'Neill eta bere anaia txikia Damian, Fergal Sharkey, Bill Doherty eta Michael Bradley taldekideek punk-pop musikako bitxi ugari idatzi zituen: ‘Here Comes The Summer’, ‘Jimmy Jimmy’, ‘My Perfect Cousin’ edota ‘You've Got My Number (Why Don't You Use It)’, guztiak lau diskotan banatuak.

Halan da be, 1983an Sharkeyk taldea itxi eban bakarkako ibilbideari ekiteko, eta ganerako kideek be abenturea bertan behera ixtea erabagi eben. Taldearen lehen zatiaren amaierea izan zan. Izan be, 1999an barriro batu ziran, baina Sharkey barik; Paul McLoone Derryko beste lagun batek ordezkatu eban ahotsean. Esperientzia ona izan zan eta zuzenekoak emoten hasi ziran berriro, baina aukeraturiko uri batzuetan bakarrik.

Azkenean, asko pentsau ondoren, diskoa grabau eben abesti barriakaz. 2003an, ‘Thrill Me’ barriro editatua izan zan formatu berezi eta mugatuan, eta John Peel-en mahaira heldu zan. Kritikari ospetsuak orduan esan eban: ‘Inoiz ez neban pentsauko irrati batean barriro hau esango nebanik, baina hemen dogu The Undertones-en single barri bat!’. Hogeita bost urte lehenago, ‘Teenage Kicks’ abestiagaz egin eban moduan, bi aldiz jarraian harri eban kantua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu