Des-Kontrol talde arrasatearrak zazpi kontzertuko bira bat egingo dau AEBtan

Bizkaie! 2007-03-30 02:00   Musikea

Des-Kontrol street-punk talde arrasatearra AEBtara itzuliko da, 2005eko esperientziaren ondoren, eta zazpi kontzertuko bira bat egingo dau apirileko lehen astean, Oihuka diskoetxeko iturriek jakinarazo dabenez.

Des-Kontrol street-punk talde arrasatearra AEBtara itzuliko da, 2005eko esperientziaren ondoren, eta zazpi kontzertuko bira bat egingo dau apirileko lehen astean, Oihuka diskoetxeko iturriek jakinarazo dabenez.

Boskote gipuzkoarrak lau abesti barri grabau ditu Donostiako Elkar estudioan zezeilean eta martian zehar. Jean Phocas ibili da teknikari lanetan eta Ñako eta Des-Kontrol taldearen artean egin dabe produkzinoa. Kantu pare bat ingelesez abestu ditue kanpoko merkatuari eusteko eta AEBtan egingo daben bireari sendotasuna emoteko. Kantu horreetako batzuk AEBn eta Erresuma Batuan argitaratuko dira street-punk bilduma banatan.

Des-Kontrol taldekoak 2005ean AEBko Kalifornian egin eben biratik oso pozik bueltau ziran, eta barriro itzultzeko gogoaga geratu ziranez, beste bira bat preparau dabe. Zazpi kontzertu emongo ditue, eta oraingoan, New York, Boston, Santa Cruz, Monterey, San Francisco, Sacramento eta Watsonville urietan joko dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu