Interneten musikearen salmentak hirukoiztu egin ziran 2005ean mundu osoan
Bizkaie!
IFPI edota Musika Produktoreen Nazinoarteko Federazinoak 'Digital Music Report 2006' izeneko txostenaren arabera, Internet zein eskuko telefonoen bidez saldutako musikearen kopuruak hirukoiztu egin ziran igaz munduo osoan, danetara, 1.100 miloe dolarreko salmentak eraginez, aurreko urtean baino 380 milioi dolar inguru. Ganera 2006an jokerea antzekoa izatea espero da eta gaur egun sare nagusian legez kanpoko 885 milioi abesti dagozala uste da.
2005ean interneten erabiltzaileek 420 miloe abesti jatsi ebezana, orain dala bi urte baino 20 aldiz gehiago, eta legezko abestien katalagoan bi miloeko eskaintzatik gorako kopurua izan zan. Era berean, musika digitala abestien merkatuaren % 6koa da gaur egun.
Txosten horren arabera, musika digitalaren legezko negozioak apurka-apurka pirateria digitalaren amaierea dakar. Europako bi merkatu musikal garrantzitsuenetan, Ingalaterra eta Alemanian, IFPIren txostenak dino gazteek gustokoago dabela musika legearen barruan Internetetik hartzea legez kanpoko musikea baino.
Eskuko telefonoen arloan, barriz, 2005 urte oparoa izan da, musikea entzuteko euskarri lez sendotu dira eta. Mundu osoko musika digitalaren merkatuaren % 40 izango da daborduko eskuko telefonoetara deskargetan diran abesti eta tonu digitalak.
Mundu osoan musika digitalak azken urteotan aurrerapen ikaragarria izan dau eta pirateriaren kontrako burrukan jarraitu behar dala aurreikusi dabe adituek.