Bertsotan  IV. urtea // 146. zenbakia

'Bertsoz', ahozkotasuna lantzeko proiektua


Proiektua hiru ataletan banatu dabe: Bertsoz Play, Bertsoz Blai eta Bertsoz Bai. Atal bakotxak ikasturte birako balioko dau. Bilduma bakotxean, liburu, bideo eta DVDak egongo dira eta danetara 15 doinu eta 30 bertso landuko dabez. Helburua alderdi komunikatiboa lantzea da, ahozkotasuna, Mikel Mendizabal bertsolariak zehaztu eban legez. Irakasleak ez dira bertsolaritzan adituak izan behar, eskainitako materiala nahikoa baita. Bertsolaritzea giro naturalean biziko dabe ikasleek eta bertsoa entzuten, ulertzen, sortzen, interpretetan... ikasiko dabe. Liburu, bideo eta DVDetan gaurko eta betiko bertsolariak agertzen dira, 140 inguru. Asko, plazatan abesten ikus daitekez.

Bizkaie!

Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoak Bertsoz proiektua aurkeztu dau. Proiektuaren helburua datozan urteotan ahozkotasuna sustatzea da eta horretarako tresnak eskuragai jarri dabez.