Berlinale Zinema Jaialdia zezeilaren 9tik 19ra
Bizkaie!
Snow Cake Marc Evansen filmak emongo deutso hasiera 2006ko Berlinale Zinema Jaialdiari zezeilaren 9an. Besteak beste, Claude Chabrolen eta Michael Winterbottomen filmak Urrezko Hartza irabazteko lehiatuko dira aurtengo edizioan.
Claude Chabrolek L´ivresse du pouvoir Isabelle Huppert aktorea protagonistatzat dauen filma aurkeztuko dau Berlinen, eta Robert Altman estadubatuarrak, barriz, A Prairie Home Companion komedia. Meryl Streep eta Woody Harrelson dira azken lan horretako aktore nagusiak.
Gainera, Winterbottom Berlinalen lehiatuko da aurten, The Road to Guantanamo filmagaz hain zuzen be.
Besteak beste, Zemestan, Isabella, Invisible Waves, Elementarteilchen, Requiem, Die Mediocren, Mein Stern, Candy, Grbavica, Romanzo criminale, Slumming eta En Soap pelikulek aurtengo lehiaketan hartuko dabe parte.
Horrezaz ganera, Charlotte Rampling aktore britainiarra izango da 2006. urteko Berlinale Zinema Jaialdiaren epaimahaiburua. El portero de noche (1974, Liliana Cavani) eta El corazon del angel (1987, Alan Parker) dira aktorearen film ezagunenak. Gainera, Basic Instinct 2: Risk Addiction Michael Caton-Jonesen filma da egin dauen azkena, baina oraindino ez da estreinau.
Berlingo Zinema Jaialdiaren atzera begirakoak 50eko hamarkadako emakumezko aktoreak omenduko ditu. AEBetako, Europako eta Japoniako antzezleak izango dira, hain zuzen, 56. edizinoko protagonista nagusiak.
'Ametsetako emakumeak' izenburua izango dauen atzera begirakoak 50eko hamarkadan AEBetako, Europako eta Japoneko 45 filmek pantailaratutako feminidadea islatuko dau.
Berlinalek, besteak beste, Audrey Hepburn, Grace Kelly, Marilyn Monroe, Elizabeth Taylor, Setsuko Hara, Harriet Andersson, Mari Torocsik, Tatjana Samoilova, Hildegard Knef, Anna Magnani, Jean Simmons, Ingrid Bergman, Brigitte Bardot eta Melina Mercouri antzezleak omenduko ditu.
Berlingo Zinema Museoak, bestalde, Hildegarf Knef aktore alemaniarra omenduko dau. 'Hildegar Knef. Alemaniako artista bat' izenburupean aktorearen ibilbide zinematografikoa jasoten dauen erakusketa ikusgai dago zemendiaren 24tik eta apirilaren 17rarte egongo da zabalik.