Zinea  IV. urtea // 146. zenbakia

Vida y color


Aurten Santiago Tabernero izentau dabe Goya sarietarako zuzendari barririk onenaren saria irabazteko. Lehenengo lan honetan argi eta garbi erakutsi dau personaien txokorik ostenduenak ederto ezagutzera emoten eta ezin hobeto atondutako gidoiak idazten ez eze antzezleek lan ezin hobea egiteko tresnak emoten be badakiala.

Silvia Abascalen beharra on-ona da, baina antzezle talde osoak bikain jardun dau, Junio Valverdek antzezten dauen Fede gaztetxuaren lanetik hasita. Fede ume ameslaria 1975eko Madrilen bizi da, beharginen auzo batean. Alderdi horretarik filmak sasoi horretako argazki egokia ataraten dau, girotze lan zuzen eta benetako bati esker.

'Vida y color' pelikulearen erdian, beraz, ume bat daukagu; halan, filma protagonista honen ustezko lañotasunaz eta intuizinozko argitasunaz baliatzen da, istorio interesgarri hau kontetako. Tabernero hasibarriaren pelikulan edertasuna dago, bai eta ondo jagondako teknikea be, baina batez be bikain antzezturiko personaia gomutagarriak daukaguz. Zirrarea sortu eragiten dau, tarte batzuetan indarge azaldu arren.

Joseba Terreros

- Zuzendaria eta gidoia: Santiago Tabernero.
- Herrialdea: Espainia.
Iraupena: 97 minutu.
- Antzezleak: Junio Valverde (Fede), Silvia Abascal (Bego), Joan Dalmau (aitita), Miguel Ángel Silvestre (Javi), Ana Wagener (Sole), Carmen Machi (Leo), Andrés Lima (Marciano), Nadia de Santiago (Sara), Natalia Abascal (Ramona), Maru Valdivielso (Ana), Adolfo Fernández (Ángel).
- Argazkia: José Luis Alcaine.
- Muntaia: José Salcedo.