Koldo Izagirrek eta Jon Alonsok 2007ko Kritikearen Saria jaso dabe

Bizkaie! 2007-04-02 02:00   sariak-autortzak

Sarien 50. edizinoan, Koldo Izagirrek euskerazko saria irabazi dau, poesia alorrean, ‘Rimmel’ poema bildumeari esker. Narratiban, barriz, Jon Alonsoren ‘Erretzaileen eremua’ entsegua izan da irabazlea.

Izagirre (Pasaia, Gipuzkoa, 1953) idazle oparo, goraipatu eta barritzaileenetako bat da. Hainbat arlo jorratu ditu literaturan, poesia, eleberria, ipuina, saiakerea, itzulpena eta haur eta gazte literatura lanak egin ditu, besteak beste. Horrezaz ganera, kazetaritzan eta gidoigintzan be lan egin dau.

Alonso (Iruña, 1958), berriz, idazle eta itzultzailea da. "Agur, Darwin, eta beste arkeologia batzuk" da bere lanik ezagunenetarikoa. Hainbat itzulpen ere egin izan ditu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu