Eibarko Armeria Eskolako bi ikasle mekatronika alorreko Alemaniako ‘Skills Germany’ lehiaketan

Bizkaie! 2007-04-10 02:00   Euskaldunak munduan

Joan dan zemendian Lanbide Heziketako III. Erakustaldiaren barruan Mekatronikako I. Euskal Trebaldia irabazi eben Eibarko Armeria Eskolako bi ikasle, Mikel Pizarro eta Alex Etxeberria, Hannover-en (Alemania) izango dira apirilaren 16tik 20ra bitartean, ‘Skills Germany’ leihaketan parte hartzen.

Leihaketa honek, mueta honetakoen artean ospetsuenetarikoa, ikasleek mekatronikan dituen trebeziak neurtzen ditu. Mekatronika produktu eta prozesuen diseinurako prezisinoko mekanika, elektronika, kontrol automatikoa eta sistemen kontrolaren arteko konbinazinoa da, Eibarko Armeria Eskolako iturriek azaldu dabenez.

Leihaketan Alemania osoko lanbide heziketako 30 zentroetako ordezkariak izango dira parte hartzen ikasle eibartarrakaz batera, ekimeneko partner-a dan FESTOk luzatutako gonbidapenari esker.

Aldez aurretik bi ikasleak Robotikaren inguruko 20 orduko ikastaroa egin dabe Tkenikan, leihaketa alemanari modu egokiagoan erantzun ahal izateko. Hannover-en egingo daben egonaldian Armeria Eskolako bi ikasleak euren tutorea eta zentroko irakaslea dan Manuel Arakistainen laguntzinoa izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu