Astigarragako Udalak ekitaldi berezia preparau dau Donostiatik banandu zala 20 urte bete dirala ospatzeko

Bizkaie! 2007-04-11 02:00

1987ko apirilaren 9an, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Astigarraga Donostiatik banantzea onartu eben. Lehenago, 1984. urteko abenduan, astigartarren % 91,68k autogobernua berreskuratzearen aldeko apustua berretsi eban erreferendum batean, 1943an udalerri hau uriburura atxikitzeko hartu zan aldebakarreko erabagiaren ondoren.

Astigarragako Udalak udalbatza berezia egingo dau bariku honetan, arratsaldeko 19:00etan, Donostiatik banandu zala 20 urte bete dirala ospatzeko. Udalbatzak ospakizun izaerea izango dau eta bertan Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako diputadu nagusia, Leire Ereño Lurraldeko Batzar Nagusietako presidentea, udalbatza desbardinetako buru izan diran alkateak eta Astigarragak bere autogobernua berreskuratzeko prozesua sustatu eben personak egongo dira.

Bixente Arrizabalaga Astigarragako alkateak adierazpen instituzional bat egingo dau eta bertan ia zerbitzurik ez eukan Donostiako auzo bat izatetik, erakunde ekonomiko askoren azterketen arabera, udalerri oparo eta hornidura onenak dituanetako bat izatera igaro dan udalerriaren garapena azpimarratuko dau.

1987ko apirilaren 9an, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Astigarraga Donostiatik banantzea onartu eben. Lehenago, 1984. urteko abenduan, astigartarren % 91,68k autogobernua berreskuratzearen aldeko apustua berretsi eban erreferendum batean, 1943an udalerri hau uriburura atxikitzeko hartu zan aldebakarreko erabagiaren ondoren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu