Nazinoarteko Azoken Batasunaren Udako Mintegia egingo da Barakaldoko BECen, bagilaren 18tik 29ra

Bizkaie! 2007-04-03 02:00

Nazinoarteko Azoken Batasunaren Udako Mintegia egingo da bagilaren 18tik 29ra bitartean, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan. Jarduera hau urtero antolatzen da 2002tik, eta igaz Helsinkin egin zan.

BECeko iturriek jakinarazo dabenez, Nazinoarteko Azoken Batasuneko presidentea dan Vincent Gerard-ek BECeko instalazinoak, Bilbo eta inguruak bisitau ditu honezkero, aukeraketearen egokitasuna berretsiz.

Azoken industriako ordezkari eta eragileei zuzenduriko prestakuntzarako eta alkartrukerako espazio bezela ulertuak, Nazinoarteko Azoken Batasuneko mintegiak uri desbardinetan egiten dira urtean zehar. Orain arte, Muscat (Oman) eta Seulen (Korea) egin dira, maila handiko adituen berbaldietan oinarrituriko programakaz.

Gaur egun, Nazinoarteko Azoken Batasunak 313 kide ditu, bost kontinenteetan 4.500 erakusketa baino gehiago egiten dituen jardueren antolatzaileak eta azoken jabeak eta alorreko alkarteak bilduz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu