Nömadak Tx filmak arrakasta handia lortu dau Guadalajarako (Mexiko) eta Belfasteko jaialdietan
2007-04-10 02:00 BarriakGasteizko Zinemastean publikoaren gustukoena, euskal produkzino lan guztien artean izendatua izan eta gero, Nömadak Tx filmak arrakasta itzela lortu dau gure mugetatik kanpo be.
Gasteizko Zinemastean publikoaren gustukoena, euskal produkzino lan guztien artean izendatua izan eta gero, Nömadak Tx filmak arrakasta itzela lortu dau gure mugetatik kanpo be.
Nömadak Tx lanak film dokumental onenerako saria, Maysles Brothers Award 2007, jaso eban oraintsu Belfasteko Nazinoarteko Zinema Jaialdiaren Atal Ofizialean, ‘munduaren oparotasun etniko eta kulturalaren aldeko apustua egiteagaitik modu zintzoan, guztion hizkuntzea dan musikearen bidez zein zinematografia bikainaren bidez’.
Bestetik, Raúl de la Fuentek, Nömadak Tx filmaren zuzendariak, zuzendari gazte onenarentzako saria be jaso dau, Guadalajarako Nazinoarteko Zinema Jaialdian (Mexiko), Amerika Latinoko ospetsuenetako batean, hain zuzen. Epaimahiak aho batez emon eutson saria Igor Otxoak, Pablo Iraburuk eta Harkaitz Mtz. de San Vicentek batera zuzendutako Nömadak Tx lanari.
Mexikoko Guadalajarako epaimahaiak Feisal (Federación de Escuelas de Imagen y Sonido de América Latina) saria emon eutson Nömadak Tx filmari ‘lurraren eta beren gizon-emakumeen soinuen bila egindako bidaiaren eskutik, produktore gazte taldeak hunkitzen gaituen maitasun eta alkartasun harremanak sortzen ditualako, errespetuaren bidez eta alkarregazko esker onaren bidez’.
Era berean, Nömadak Tx filmak ‘jatorrizko herrien kultur adierazpide aberatsak eta nahiak islatzen ditu, modu bikainean, gainera, hau da, lege-legezko diran euren eskubideen aldeko burruka egiten daben eta euren nortasuna ahalik eta puruen gordeten saiatzen diranenak’ nabarmendu eben. Epaimahaikideek hauxe autortu eutsen lanari: ‘ikus-entzunezko errealizazino bikaina, produkzinoa, argazki-zuzendaritzea, muntaketea eta soinu-banda zoragarria nabarmentzen diralarik’.
Laster, Madrilgo areto komertzialetan estreinauko da Nömadak Tx, Euskadikoetan hilebete bat emon ondoren eta nazinoarteko beste jaialdi ospetsu batzuetan (Donostia, Amsterdam eta Paris) beste sari batzuk jaso eta gero.
Filmau bitartean nomada moduan Indian, Laponian, Saharan eta Mongolian ibili ondoren, Nömadak Tx filmaren egileek bidaian jarraituko dabe, izan be, Ipar Carolinako Full Frame Festival dalakoan aurkeztuko dabe lana, film dokumentalei buruz Estadu Batuetan egiten dan jaialdi garrantzitsuenean, hain zuzen.
Ondoren, ondokoetara joko dabe: Ugandako Amakula Kampala International Film Festival, Hanburgoko Nazinoarteko Zinema Jaialdia, Seattle International Film Festival (AEB) eta Los Angeles Latino International Film Festival, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!