Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da Pazko astelehenean

Bizkaie! 2007-04-04 02:00

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren apirilaren 9an, Pazko Astelehena, urtero egunotan izaten dan bisitari kopuru handia dala eta, pinakoteka bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez.

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren apirilaren 9an, Pazko Astelehena, urtero egunotan izaten dan bisitari kopuru handia dala eta, pinakoteka bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez.

Museora hurreratzen diranek martian inaugurautako bi erakusketa barriez gozetako aukerea izango dabe: alde batetik, ‘Palazuelo. Lan-prozesua’ (300 obratik gorako erakustaldia, marrazki, gouache, pintura eta eskultura ugarigaz); bestetik, BBVAk babestutako ‘Anselm Kiefer’, artista alemanaren erakusketa antologikoa. Kieferrek 1990eko hamarkadatik hona sortu dituan serie handiak dagoz ikusgai.

Azken buruan, Jesús Mari Lazkanoren ‘Halabeharraren kurba’ obreari buruzko ‘Laborategiak: Bilduma Iraunkorrari begira’-ren aurkezpenak osotzen dau museo bilbotarraren programazino artistikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu