Barandiaran Museoak 2008ko udabarrian zabalduko ditu ateak
2007-04-03 02:00Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ataungo Udalak Barandiaran Museoa eregiteko helburua dauen lankidetza akordioa izenpetu dabe. Museoaren asmo nagusia Jose Miguel Barandiaran, hizkuntzalari, etnografo, antropologo eta abadeak itxitako lana gorde, babestu eta gizarteratzea litzateke.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ataungo Udalak Barandiaran Museoa eregiteko helburua dauen lankidetza akordioa izenpetu dabe. Museoaren asmo nagusia Jose Miguel Barandiaran, hizkuntzalari, etnografo, antropologo eta abadeak itxitako lana gorde, babestu eta gizarteratzea litzateke.
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri ahaldun nagusiak eta Bittor Oroz alkateak 'Ataungo Euskal Mitologiaren Barandiaran Museoa' gauzatzeko hitzarmena sinatu dabe. Akordioaren arabera, Aldundiak 300.000 euro emongo ditu Museoa egiteko, hau da, lanen kostuaren % 28,57.
Hizkuntzan, ahozko tradizioetan eta euskal herritarren sinismenetan oinarritutako ‘kultura espirituala’ izango dau ardatz nagusi museoak. Zentroak museo-etxea, ondare inmateriala eta interpretazino zentroa bilduko ditu hiru eraikin desbardinetan.
Aita Barandiarani omenaldia egiteko eta Ataundar gazteenei Barandiaranen irudia eta lana ezagutarazoteko museoa izango da. Lehen eraikina, Larruntza Errotarena, ia amaituta dago eta bertan erakutsiko dabe Jose Miguel Barandiaranen bizitza eta lana. Beste biak, Aita Barandiaranen Sara Etxea eta handik hur, euskal mitologiari leku egingo deutson lur azpian egingo daben kobazuloa dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!