Guggenheim Bilbao Museoan 22.783 bisita izan dira Aste Santuan

Bizkaie! 2007-04-10 02:00

Aurreko urteagaz konparauta, bisita kopuruak behera egin dau, igaz 24.047 izan ziran eta. Museoko arduradunek esan dabe beherakadearen arrazoia 2006ko Errusiaren ganeko erakusketearen arrakasta itzela izan daitekela.

Aste Santuko jai-egunetan Bilboko Guggenheim Museoan izandako 22.783 bisitarietatik % 57 espainiarrak izan dira. Pinakoteka bilbotarrak eskaintzen dituan erakusketez katalanek gozau dabe gehien eta, ondoren, madrildarrek. Kanpoko herrialdeetatik etoritakoen artean, frantsesak izan dira nagusi; ostean, alemanak, portugaldarrak eta ingelesak.

Guggenheim Bilbao Museoa astelehenean be, apirilak 9, zabalik egon da, normalean astelehenetan zarratuta egon arren.

Museora hurreratutako bisitariek ‘Palazuelo. Lan-prozesua’ erakusketea ikusi ahal izan dabe. Marrazki, gouache, pintura eta eskulturen aukeraketa zabala eskaintzen dauen 300 obra baino gehiago batzen ditu erakusketa horrek.

Bestalde, bisitariek Anselm Kiefer alemanaren erakusketa bat be bisitau ahal izan dabe. Erakusketa horrek 1990ko hamarkadatik artista alemanak landutako serieak aurkezten ditu.

Jesus Mari Lazkanren ‘La curva del destino’ obreari eskainitako ‘Laborategiak. Bilduma Iraunkorraren inguruko begiradak’ ekimenaren aurkezpenak osotu dau museoaren egitarau artistikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu