Vila 5 taldeak irabazi dau Debajazz Talde Barrien II. Lehiaketea

Bizkaie! 2007-03-13 01:00   Musikea

Talde Barrien Lehiaketan irabazle izanik, Vila 5 taldeak Elgetan erakutsitakoak disko batean, Errabal zigiluak datozen hilebeteetan argitaratuko dauen diskoan, aurkeztu ahal izango ditu, eta era horretara amaituko da 30 talde eta proiektu baino gehiagori leku egin deutsen lehiaketea.

Talde Barrien Lehiaketearen bigarren edizino honetan, Debajazz Jaialdiak barriro be egiaztatu dau penintsulako jazzaren maila altua: Vila 5, Paco Weht Quartet. Gainera Musikeneko Ultima Hora boskoteak eta Organik´s! elektrikoek euren konposizinoak aurkeztu zituen lehiaketearen lehenengo edizinoari be leku egin eutson Debagoienako Elgetako Antzokian, martiaren 2an eta 3an; talde bakotxak ordu betez jardun ahal izan eban. Astegoien haretan oso une interesgarriak bizi izan ziran; berbarako, Paco Weht kontrabaxu jotzaileak leuntasun handiko laukotearen aurrean proposatzen dituan erritmo latinoamerikarrak entzun ahal izan genduzan, baita Organik´s taldearen jazz-funka, boppers ukutuakaz, Última Hora taldearen post-bop dotorea, metalen duo baliotsuan oinarritua... eta Vila 5 talde sendoa, sari irabazlea.

Kataluniako boskoteak Paco Wehten taldeagaz partekatzen eban saxo altua, baina horrek ez eutson indarra kendu hots ezin hobe lotua agiri eban taldeari, banakoak ia nabarmentzen ez diran taldeari: boskoteak hots oso ondo osotuak eskaini zituan, hots sendoak zenbaitetan —Marc Ayza penintsulako bateria jotzaile bizienetakoa da— eta gure garaietara egokitzen dan jazza eskaini eban, kolorez betea.
Roger Mas, Bori Alvero, Marc Ayza, Ernesto Aurignac eta Albert Vila itxura batean lasai agiri ziran oholtzan: danak dira oso musikari aktiboak Katalunian, eta beraz, gazte beteranoak doguz honezkero...

Talde Barrien Lehiaketan irabazle izanik, Vila 5 taldeak Elgetan erakutsitakoak disko batean, Errabal zigiluak datozen hilebeteetan argitaratuko dauen diskoan, aurkeztu ahal izango ditu, eta era horretara amaituko da 30 talde eta proiektu baino gehiagori leku egin deutsen lehiaketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu