V. Sagarrondotik martiaren 16an eta 17an

Bizkaie! 2007-03-13 01:00   Musikea

Hernaniko karpa erraldoian, martiaren 16an, barikuan zabalduko ditu ateak Sagarrondotik jaialdiak, gaueko 21:30etan. Hurrengo taldeak izango dira bertan: Delorean, Skalariak, The James Taylor Quartet, The Bond Scott Band eta La Inconsciendia de Uoho.

Sagardotegi garaia modu berezian ospatuko dau aurten Sagarraondotik jaialdiak, eta baita ospakizunerako berenberegi egokituko dan gunera hurreratzen dan mundu guztiak be. Bertan musikea ez eze, ohiko dan moduan, otartekoak, txosnak eta zelan ez sagardao kupelak egongo dira.

Neguko jaialdiaren V. edizinoa izango da aurtengoa eta antolatzaileek sekulako egitaraua osotu dabe:

- Hernaniko karpa erraldoian, martiaren 16an, barikuan zabalduko ditu ateak Sagarrondotik jaialdiak, gaueko 21:30etan. Hurrengo taldeak izango dira bertan:

DELOREAN: Zarauztarrek egiten daben dantzarako musikeak apurka apurka Euskal Herrian bere lekua topau dau eta Alemania, Mexiko eta Europan eskainitako kontzertuetan sona handia lortu dabe honezkero.

www.sagarrondotik.com/t_delorean.php

SKALARIAK: Nafarrek 10 urte ibilerea batzen dauen DVD formatuko lana kaleratu barri dabe, ziklo baten amaierea biribiltzeko lan ederra.

www.sagarrondotik.com/t_skalariak.php

THE JAMES TAYLOR QUARTET: 20 urte baino gehiago taulagainean emon dabez Erresuma Batuko musikari bikain honeek. Azzid Jazz dantzagarriena eskainiko dabe gurean.

www.sagarrondotik.com/t_jamestaylor.php

THE BON SCOTT BAND: AC/DC zaleek gogoz hartuko dabe talde bartzelonarrak egiten dauen tributo lana.

www.sagarrondotik.com/t_bonscott.php

LA INCONSCIENCIA DE UOHO: Iñaki Anton ‘Uoho’-ren (Platero y Tu eta Extremoduroko kidea) azken proiektua da izen honen atzean gordeten dana. Extremoduroko hiru kidek eta ahotsa izango dan Calvok osotutatako taldeak, euren lehen lana ‘Inconscientes’ kaleratu barri dabela izango dira gure artean.

www.sagarrondotik.com/t_inconsciencia.php


- Zapatuan, martiaren 17an:

OBRINT PAS: kataluiniarrak gero eta ezagunagoak dira gurean. Ska eta rock doinuetan oinarritzen dabe euren musikea eta euren herrialdeko musika tresna autoktonoak erabilten dabez.

www.sagarrondotik.com/t_obrintpas.php

ATOM RHUMBA: bilbotarrek ‘Amateur Universes’ azken lana kaleratua dabe orain gitxi, eta honen aurkezpen biran izango doguz. Kanpoan be ibilita dagoz eta, berbarako, Japongo Fuji Rock jaialdi ezagunean erabateko arrakastea lortu eben.

www.sagarrondotik.com/t_atomrhumba.php

JULIETA VENEGAS: ‘Limon y sal’ azken lana aurkeztuko dau mexikarrak.

www.sagarrondotik.com/t_julieta.php

MANETA DE KAMIONETA + RAIMUNDO AMADOR: Raimundo Amadorri buruz gauza gitxi gelditzen da esateko. Sagarrondotikeko lehenengo edizinoan izan genduan eta bosgarren honetan be barriro gure artean egotea plazerra izango da. Haren eskarmentuak bat egingo dau Maneta de Kamioneta osotzen daben musikari apartakaz. Flamenkoa, jazza, funka, rock....

www.sagarrondotik.com/t_ maneta.php

ZEA MAYS: Aiora Renteriaren ahotsa gogora ekarten deuskun arren, talde bizkaitarra, hori baino askoz gehiago dala argi gelditu da. Talde sendo eta ausart hau Euskal Herriko musika munduak azken hamarkadan emon dauen talderik interesgarrienetakoa da.

www.sagarrondotik.com/t_zeamays.php

Sarrerak

Egun bakotxerako sarrereak 21 euro balio dau aurretik erosita eta leihatilan, barriz, 24 euro. Bi egunetarako 1000 bono kaleratu ditue antolatzaileek 36 euroan.


Salmenta puntuak:

- Elkar megadendak (Baiona, Iruñea, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Tolosa, Irun, Bergara, Arrasate).
- Bilbo (Muga taberna).
- Elorrio (Parra).
- Gernika (Lagun etxea).
- Lekeitio (Ioar).
- Iruñea (Planet rock).
- Altsasu (Lezea).
- Lesaka (Atxaspi).
- Tafalla (Pasadizo).
- Donostia (Ttun ttun)
- Urnieta (Xauxar).
- Astigarraga (Kizki).
- Usurbil (Ardi beltz).
- Orereta (Arkaitza).
- Hernani (ohiko salmenta puntuak).

Informazino gehiago:

www.sagarrondotik.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu