Etorkinei bertakotzen laguntzeko liburuxkak atara ditue Erandion, Busturialdean eta Lea-Artibain
2007-03-12 01:00 Euskerea berbagaiLiburuxkak zazpi hizkuntzatan egin
dira –euskerea, gaztelania, portugesa, frantsesa, ingelesa, errumaniera eta arabiera– eta helburu nagusia etorkinei bertakotzen laguntzea da, horretarako erabilgarria izango jaken informazinoa emonda.ALKARBIDE bilguneak koordinauta, Erandio, Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeek etorkinei ondo etorria emoteko informazino gidak argitaratu ditue. Liburuxkak zazpi hizkuntzatan egin
dira –euskerea, gaztelania, portugesa, frantsesa, ingelesa, errumaniera eta arabiera– eta helburu nagusia etorkinei bertakotzen laguntzea da, horretarako erabilgarria izango jaken informazinoa emonda. Euskal Herriko hizkuntzea zein dan, lana topetako jarraibideak, gure hezkuntzea eta kulturearen barri eta oinarrizko gestinoak egiteko behar dituen telefono interesgarriak topauko ditue liburutxuetan.
Orain dala pare bat urte hainbat hizkuntzatan argitaratutako eskuko hiztegiak izan eben arrakastea ikusita, Bermeo, Gernika-Lumo, Erandio, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta Lea-Artibai Amankomunazgoak etorkinei ondo etorria emotea helburu dauen gidea egin dabe.
Zazpi hizkuntzatan —euskerea, gaztelania, portugesa, frantsesa, ingelesa, errumaniera eta arabiera— egindako gidearen helburu nagusia egitasmo honen bultzatzaile izan diran udalerrietara heldu diranei bertakotzen laguntzea da. Horretarako, hasi behar daben bizimodurako erabilgarria eta baliogarria izango dan informazinoa emon eta gure gizartearen ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratu dira.
Horren harira, euskerearen inguruko azalpenak eta gomendioak, euskerea ikasteko ikastaroen eta diru-laguntzinoen barri emoten da, hezkuntzearen nondik norakoak azaltzen dira eta telefono jakingarrienak, helbideak eta udalerri horreetan bizimodu barriari ekiteko informazinoa jasoten dira.
Danetara, 16.000 gida argitaratu ditue: horreetatik 2.000 Erandion banatuko dira, 7.000 Busturialdean eta beste 7.000 Lea-Artibai eskualdean. Gidak erroldatzen diran etorkinei banatuko jakez, udalerrira heltzen diranean behar daben informazioa eskura izateko. Inmigrazino zerbitzuetan, gizarte zerbitzuetan eta turismo bulegoetan be egongo dira eskuragai.
Hizkuntzei jagokenez, udalerri bakotxak etorkinen jatorria kontuan izanda aukeratu ditu egokienak, etorkin guztiek ulertzeko.
Gauzak holan dirala, Erandiok lehen aitatutako 7 hizkuntzetan argitaratu dau gidea, Busturialdeko udalerriek ingelesa eta portugesa kenduta beste guztiak
sartu ditue eta Lea-Artibaikoek sei hizkuntzatan egin dabe gidea, ingelesa kontuan hartu barik.
Argitalpen hau orain dala urte bi etorkinentzat egindako eskuko hiztegiaren jarraipena da, hiztegiak arrakasta handia izan eban eta. Hiztegi horretan, etorkinek eguneroko bizimoduan erabilteko oinarri-oinarrizko 200 berba batzen ziran, egunero entzuten dituen berbak euren hizkuntzearen bidez identifikau ahal izateko, berbarako zenbakiak, agurrak (egun on, agur...)
Gida barri honeek, aurreko lanaren jarraipena izateaz ganera, udalerriotan talde honeei harrerea egiteko eta gizarteratzen laguntzeko erabili gura dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!