Julio Aranburu saltoka sartuko da Guinnes liburuan

Bizkaie! 2007-03-12 01:00

Oriotarra 24 orduko soka saltoko Guinness errekorra egiteko asmotan dabil. Oraingo markea 141.221 saltoan dago eta oriotarrak maiatzaren 12tik 13ra egingo dau bere saiakerea, jaioterrian.

Julio Aranburu 49 urteko oriotarra 24 orduko soka saltoko Guinness errekorra egiteko asmotan dabil. Oraingo markea 141.221 saltoan dago eta oriotarrak maiatzaren 12tik 13ra egingo dau bere saiakerea, jaioterrian.

Urteak daroaz Julio Aranburuk nazinoarte mailako errekorrak egiten. Holan, ordubeteko Guinness markea be bere eskuetan dago, 2002an 12.118 salto egin ostean.

Guinness errekorren alkarteak maila bi hartzen ditu kontuan, ordubeteko markea eta 24 ordukoa, baina horreez gan, Julio Aranburuk mundu mailako beste marka batzuk be badaukaz.

Orain dala zazpi urte, 255 salto egin zituan minutu batean, ETBko ‘Esta es mi gente’ saioan; 2001ean, 11.740 salto batean, Kursaalen; 2002an, 12.118 salto Zestoan; hurrengo urtean, 31.702 salto hiru orduan, Orion, eta 5.025 salto 25 minutuan, ETBko ‘Sorginen Laratza’ saioan.

Igaz, 6.000 salto egiteko 29 minutu eta 55 segundo behar izan zituan Getarian eta 25 minutuan 5.334 salto egitea lortu eban Orion. Ganera, urte berean, 6.000 salto egiteko 28 minutu eta 33 segundo erabili zituan Orion eta aurreko markea hobetu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu