Bertsolari@k: genero bako historia

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Bertsolaritzea
Ostera, ezin pentsau geinke ordurarte emakumeak isilik egon ziranik (kostauko da holakorik sinistea, andra berbalapikoz betetako Euskal Herri bete kafetegi honetan), izan be, harritzekoa baita Adanen saihetsak zenbat behar egin dauen orainarteko bertsogintzearen ibilbidean. 1876an galdutako Bizkaiko Foru Zaharren agiritegiak emoten deusku horren barri: [...] Título 8, Ley I: [...] son conocidas por desvergonzadas [...] y ponen coplas y cantares a manera de libelo infamatorio (que el Fuero llama profazadas) [...]. 1452ko agiri horrek dinoanaren arabera, sano zabalduta egoan profazadoreen jarduna Euskal Herrian zehar ...

Mariskoa edo itsaskia

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Jan edanak
Itsaskiak ez dira oso energetikoak, 100 gramotan (azal barik) 50-100 Kcaloria inguru izna leitekez; itsaski muetearen arabera (50 Kcal-txirlek; 100 Kcal langostinoek); ganera, kontuan izan behar dogu oskolek hondakin handia dabela eta itsaski mueta askotan 100 g. jan ahal izateko asko jan behar dala. Dana dala, preparetako moduaren arabera, batez be, saltsatan gehitzen deutsagun orio, hestebete, urdaiazpiko eta enparauek plater preparatuaren balio energetikoa asko igon arazo leikie. Arrainak legez, itsaskien proteinek funtzesko zortzi aminoazidoak daukiez baina jakin badakigu euren balio ...

Master and commander: The far side of the world

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Zinemea
'Master and Commander' filmaren hasikerea, egiatan, on-ona da: itsaso bare-barea, lanbro trinko batek estaldua eta ofizial gazte baten largabistan agertzen dan kandela baten argi galkorra. Une horretatik aurrera, obsesino baten ganeko istorio hau indartsu agertuko jaku pantaila aurrean, Rusell Crowek antzezten dauen kapitain gogor eta sendoaren eskutik. Jack Aubrey kapitainak gai personaltzat hartuko dau frantses itsasontzia ehizatzeko zeregina, betebeharretik harantzagoko eginkizun modura. Aubrey eta frantses kapitainaren arteko lehia erakargarritasun maila egokiari eutsiko deutso, filma bestelako osogaien multzo interesgarria jorratzeko gauza ...

Deep blue

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Zinemea
ETBn eskainitako dokumentala ikusteko modurik izan ez bazenduen, Deep Blue aukera ezin hobea da ozeanoko munduaren irudi barri, ezezagun eta ikusgarriez gozetako. Zine dokumentalaren proiektu berezi eta harrigarria da; ikusleak itsasoaren ikuskizun txundigarrian murgildu eta ahoa zabalik egongo dira film osoan. Koralezko arrezifeetatik Antartikoko itsasertzera joango gara, itsaso zabalaren handitasunetik ozeanoaren troka sakon eta ilunetara. Alastair Fothergill film honetako zuzendariak zera esan dau: 'ikuslea sekula ikusi ez dauen mundu batera eroango dogu, gure planetearen azkenengo mugea dagoan lekura, hatan be ...

Gaxo barrija: gripea

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Euskadiko beste lurraldeetan be egoerea antzekoa zan: irailean zehar zabaltzen joan zan gaixoa eta bere indarrik nagusiena urrian agertu eban. Araban urriko lehenengo egunetan ikastetxeak zarratu egin zituen. Bardin egin eben Gipuzkoan zein Bizkaian be. Bizkaiaren kasuan, beste lurralde batzuetan agintariek egin eben moduan, lehenengo egunetan ez jakon gripeari garrantzia larregirik emon. Orduko egunkarietan agertzen diran albiste gehienak, Europak, Mundu gerra amaitzear dagoela bizi dauen egoerearen ganekoak dira, eta jakina da irailean zabaldutako kalteak, irailaren azkenengo egunetarako zer esan asko ...

Bilboko Kafe Antzokiaren 8. urteurrena

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Musikea
Euskal artistentzat be txoko maitatua da eta, horren erakusgarri hor dagoz urteroko zitak Benito Lertxundi edota Ruper Ordorika moduko kantariekaz. Kafe Antzokiak zortzi urte honeetan apostu handia egin dau, Bilbon, Bilbo erdian hain zuzen euskerea indartzeko eta, gaur egun, egoerea zelan dagoan ikusita ahalegin guztiak behar-beharrezkoak dira. Euskaldunon bilgune eta erreferentzia bilakaturik, bai Bilboko euskaldunek zein Euskal Herri osotik hurreratzen diran guztiek euskeraz bizitzeko eta gozetako leku ederra beraz. Hau guztia ospatzeko gabobilaren 15ean arratsaldeko 19:30etatik aurrera jai berezia ...

Audience.'Second Handed'. Noizpop 2003

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Musikea
Gernikarren kantuek mundu erreal zein irudimenezkoa dakarre. Ry Cooder-en estilismoa edota David Lynch-ek bere filmetan azaldu leiken pultsua Audience-ek bere abestietan islatzen dau. 'Second Handed' diskoan talde baten eboluzino argia igarten da eta zer esanik ez, kontzeptu musikala eta batez be musikea aitzeko daben sensibilidadea. Gotzon Uribe

Kepa Junkeraren amesa: 'K' DVDa dendatan dagoeneko

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Musikea
Guztira, hiru ordu eta erdiko grabazinoa (zuzeneko kontzertua: 120 minutu) eta ganerakoa (beste 94 minutu). Testuak euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingeleraz entzun daitekez eta, gura izan ezkero, azpitituluekaz. Dendatan salgai daukazue dagoeneko 24-25 bat eurotan. Ez zarie damutuko. Bon

Peru (II): Andeetako jaunak

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Euskaldunak munduan
Kolkako arroila Arequipatik paraje Kolkako arroila dago. Koloradokoak baino sakonera handiagoa dauka. Benetan ikusgarria da. Kondorrak bizi dira han. Eta gogotsu urten dogu goizeko ordu batetan autobusa hartu eta arroilara joateko. Harrizko bideetatik joan gara. Autobuseko atzeko ardatzaren ganean joan gara eta saltoka, gora eta behera eroan gaitue. Zuloak eta harriak gurpilen azpira sartu dira, eten barik. Ezin barreari eutsi ibili gara. Zazpietarako KolKara ailegau gara: Kondorraren kurutzera. Ez gara izan bakarrak, autobus bi badagoz han, eta laster autobusez eta ...

Gipuzkoako txapela Maialenen buruan

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Bertsolaritzea
Hasikerako puntua emonda Mendiluzek osotu eban lanik borobilena. Ostean hamarreko txikian aritu ziran eta hemen Irazuren eta Maialenen lana da aitatzekoa. Irazuk Martinekin kantau eban, margolariaren irudimena zan bera eta Martin, barriz, eskua; bigarren bertsoa holan amaitu eban, bezperako manifestazinoari aitamena eginda: “Donostian atzo zer koadro behinepin / kolore aukeraketa zeuk zerorrek egin / baina margotu zazu eskubiarekin”; eta hirugarrena: “nik imajinatzen det Irun euskalduna / baina nola pintatu ez dakit laguna”. Maialenek Iñaki Gurrutxaga euki eban kantu lagun, hau adinekoak laguntzeko iragarkia ...

Euskera-erdaren arteko diglosia eregiten

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Euskerea berbagai
Beraz, Fishmanek proposautako oreka puntu hori bilatzea –egun– ez da erreza. Batzuek hizkuntza eta kultura aniztasuna eregi gura daben ustezko Estadu bakar, bateratu eta handiaren interesen kontrakoa dala estimetan dabenean, are gitxiago. Baina, euskaltzaleok egun egiten dihardugunaz be gogoeta egin beharko geunke. Izan be, zein dira euskerea belaunez belaun iraun ahal izateko, ziurtatu –ezinbestean– beharreko funtzinoak, eta horren arabera, lehentasunak? Izan be, hausnarketa horren ondorioz, daukaguzan askotariko baliabideak be lehentasun horreen zerbitzura jarri beharko geunkez. Baina, hausnarketea harago doa: munduan ...

e-administrazinoa: izenpe elektronikoa (II)

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   sarean
Gaur egun kriptografietako erabilten diran sistemak ondokoak dira: a) Izkutuko gako edo klabe batez osotuak. Sistema simetriko legez be ezagutzen dira. 1970 hamarkadako azken urteotan sortu ziran. Erabiltzaile batek gako pribatua atxikitzen deutso bere mezuari, irakurtezina izan daiten, holan mezuak era seguruan bialtzeko. Bigarren horrek gako pribatu berbera atxikitzen deutso jasotako mezua irakurri ahal izateko. b) Sistema asimetrikoak. Gaur eguneko sistemak honexek dira. Hemen erabilten diran gakoak bi dira, bata gako pribatua eta bestea gako publikoa eta bien artean holako ...

Aurtongo BUBER Sariak: Zorionak Bizkaie!

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   sarean
Aurtongo edizioan honexek izan dira irabazleak: - Urteko web orririk onena: Athletic-en zaletuen orrialdea da (www.aupaathletic.com) - Kirol arloko web onena: Athletic Club Taldearena (www.athletic-club.es). - Erakunde web gunerik onena: Euskadi.net (www.euskadi.net). - Enpresa munduko web onena: Akelarre Jatetxea (www.akelarre.net). - Ataririk onena: Bakioko Udalekoa (www.bakio.org). - Web kulturalik onena: (www.dantzan.com). - Web personalik onena: (www.divulcat.com). - Komunikabiderik onenea: EuskoNews (www.euskonews.com). - Euskerea Internet-en zabaltzen gehien lagundu dauen web gunea: Bizkaie!, Bizkaierazko ...

Teknologia hiztegia prest daukagu Interneten

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   sarean
Sarritan eta arrazoi askogaitik (ohitura faltea, zailtasuna edota nobedadea dalako be) euskeraz idazten dogunean, gai teknologikoen ganean edo gizarte teknologizatu honen ganean, zailtasunak edota zalantzak be eukiten doguz: zelan esango ete dogu hau, edo zelan azaldu beharko ete dogu beste hau. Oraintsu, Euskaltzaindiak bere gomendioa emon dau “@” ikur hain famatu eta erabili horri “a bildua” izendatzeko euskal berbea erabiliz. Jakin badakigu teknologia mundu honetan termino eta elementu gehienek ingeles jatorria daukiena eta euskeratzeko orduan sarritan ez dogu topetan berbarik egokiena ...

Muxarra laban errea, berakatz, pipermin eta orio prijiduagaz

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Jan edanak
Muxarra laban errea, berakatz, pipermin eta orio prijiduagaz Osogaiak: - Kilo bateko muxarra (freskoa izan daitela). - Berakatz atal bi. - 'Kayena' edota pipermin bi. - 125 gr. oliba-orio. - Gatza. - 100 gr. ur. - 50 gr. oliba-orio. - Koilarakada bat sagar ozpina. - Perejila. Zelan Egin: Muxarra behin ondo garbituta daukagunean, hau da, aletak, eskamak, tripak eta enparauak kendu ondoren, aizto zorrotz bategaz erditik bi ebagiko dogu. Prozesu hau arraindegi gehienetan aurreratzen deuskue bertako beharginek. Hortik aurrera, muxarra gatz puntuan jarriko dogu, labako plaka baten gainean. Bien ...

Bidaiotako argazkiak (I)

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Bidaide
Bakioko hondartzan, Andeetan edo Kanbodiako oihandian argazkiak egitea ez da bardin. Bidaiari ekin aurretik gauza asko egin behar izaten dira eta, duda barik, argazkiak atarateko ze ekipo beharko dogun zehazteko denpora apur bat 'galtzea' nahitaezkoa dala pentsetan dot, batez be, argazki onak atara gura badoguz. Ezer baino lehen, joango zarien lekuko klimea eta argiaren intensidadea kontuan hartu beharko dozuez. Leku argi eta eguzkitsuetan sensibilidade gitxiagoko pelikulea beharko dozue, berbarako 100 ASA pelikulea; argi gitxiagoko lekuetan argazkiak atarateko 400 ASA pelikulea ...

Apardunen sasoi betea

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Jan edanak
Zelan igarri apardun ardaoaren freskotasuna Errezena eta fidagarriena kortxoa begitutea izango da. Botilea zabaldu eta kortxoa zabaldu egiten bada, seinale ona, kortxoak botilan denpora gitxi egin dauela esan gura dau; ostera, botilea zabaldu eta kortxoa barriro botilan sartzeko moduan geratzen bada, horrek esan gura dau kortxoa luzaroan egon dala botilan eta, kasurik gehienetan, ardaoaren berezko ezaugarri batzuk faltako jakoz. Labur-labur esateko, salbuespenak salbuespen, apardunak zabaltzen dozuezanean, fijau zaiteze kortxoan: botila barruan egon dan muturra zabal-zabal geratzen bada seinale ona izango ...

Miarritze eta Baiona

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Bidaide
Leku ederrak Erosketak egiteko be leku ona da Iparraldea eta, gaur egun, orain urte batzuetako mauka edo parebako aukerak topauko ez badoguz be, antojuren bat edo beste topetea leitekeana da. Berbarako, Lapurdiko Uriburuan historia eta erakarpen bereziko txokoak dagoz eta leku askotan Europako txokolaterik onena probau eta erosi zeinkie. Jaietatik kanpo, Miarritzen zein Baionan barriketarako zein deskantsurako zenbat-gura terraza dagoz, Miarritzen itsasoa begibistan daukazuela ganera eta Baionan katedraleko torreen gerizpean. Turismo kulturala gustau ezkero, Baionan hiru museo interesgarri dagoz: euskal ...

Peru: irribarrea eta negarra

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Euskaldunak munduan
Amazonas Autobusa hartu dogu Amazonasera joateko: hogeita lau orduko jesarraldia, baina ailegau arte bentanaren bestaldetik agerten jatzuna gozeteaz ganera, badago zer eginik: bideoak ikusi, bingoan jokatu eta eskaintzen daben afaria eta bazkaria jan. Ez da gitxi. Goizean autobusak geldialditxua egin dau armozua jateko: arroza eta okelea, gogorregia ohituta ez dagoan batentzat. Frutea jan dogu. Limatik Amazonasera bidean asko aldatzen da paisajea. Limako inguruak siku-sikuak dira, ez dago ia berderik. Dana da harria, harea eta arbola solteren bat. Iparraldera zoazela, berdea ...