Ilargi-eklipsea ikusgai zapatuan

Bizkaie! 2007-02-27 01:00
Babes-neurririk barik begiratu ahal izango jako

Ilargi-eklipseetan, bata bestearen atzean jarten dira Eguzkia, Lurra eta Ilargia, eta Lurrak espazioan egiten dauen gerizpe-zatia pasetan dau Ilargiak. Zapatuko kasuan, Europatik, Amerikatik, Asiatik eta Afrikatik ikusiko da fenomenoa.

Zapatu honetan, martiak 3, ilargi-eklipse osoa ikusteko aukerea izango da. Ganera, ezelako babes-neurririk barik begiratu ahal izango jako.

Ilargi-eklipseetan, bata bestearen atzean jarten dira Eguzkia, Lurra eta Ilargia, eta Lurrak espazioan egiten dauen gerizpe-zatia pasetan dau Ilargiak. Zapatuko kasuan, Europatik, Amerikatik, Asiatik eta Afrikatik ikusiko da fenomenoa. Ilargia oso goian izango da eta gaua ilun egongo da, beraz, ondo ikusiko da.

Fenomeno hori dala eta, hainbat behaketa publiko antolatu dira, Donostiakoa berbarako. Zientziaren KutxaGunea alkartean antolatu da Aranzadi Zientzi Alkartearen Astronomia Sailaren laguntzinoagaz eta behaketea dobakoa izango da, gaueko hamarretatik gauerdira arte. Bertara doazenek, fenomenoa zuzenean behatu ahal izango dabe teleskopioen bidez eta museoaren lorategietan (baldintza meteorologikoen arabera).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu