Picassoren obra bi lapurtu dabez

Bizkaie! 2007-02-28 01:00
50 miloe euroko balioa daukie

Artistearen loba Diana Widmaier-Picasso dalakoaren Pariseko Grenelle kaleko etxebizitzan sartu dira lapurrak eta bertan lapurtu dabez ‘Jacqueline’ eta ‘Maya à la pupée’ artelanak.

Pablo Picassoren loba Diana Widmaier-Picasso dalakoaren Pariseko Grenelle kaleko etxebizitzan sartu dira lapurrak eta artista espainiarrak egindako margolan bi ostu dabez, Parisko poliziaren bulego nagusiak jakinarazo dauen legez.

Bandalismoaren kontrako taldea jazoerea ikertzen dabil. Polizia iturrien arabera, lapurretea astelehenetik martitzenerako gauan izan zan, ustez lobea lotan egoanean. ‘Jacqueline’ eta ‘Maya à la pupée’ (1938) dira ostutako obrak eta 50 miloe euro inguruko balioa daukie.

Lapurrek ez dabe indarkeriarik erabili etxebizitzan sartzeko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu