Durangaldeko hainbat taldek rockaren talde eta artista klasikoen bertsinoak egingo ditue ‘Greatests Hits’ gau berezian

Bizkaie! 2007-02-27 01:00   Musikea

Durangaldeko hainbat musika taldek bat egingo dabe martiaren 9an eta 16an Durangoko Plateruena kafe antzokian egingo dan ‘Greatest Hits Gaua’ izeneko ekimenean. Bertan, rockaren talde eta artista klasikoen bertsinoak joko ditue, talde klasiko horreetako taldekideez mozorrotuta.

Durangaldeko hainbat musika taldek bat egingo dabe martiaren 9an eta 16an Durangoko Plateruena kafe antzokian egingo dan ‘Greatest Hits Gaua’ izeneko ekimenean. Bertan, rockaren talde eta artista klasikoen bertsinoak joko ditue, talde klasiko horreetako taldekideez mozorrotuta.

Ekintza honen ideia Durangaldeko musikarien artean hartu-emonak sortzeko eta alkar ezagutzeko sortu zan taberna giroan, eta antolatzaileak harrituta gelditu dira ekimenak izan dauen erantzunagaz eta jentearen gogoagaz.

Jaialdia martiaren 9an eta 16an izango da, gaueko 22:00etatik aurrera, Durangoko Plateruena kafe antzokian. Egun bietan Durangaldeko 25 talde pasauko dira eszenatokitik.

Gauzak holan dirala, Rage Against The Machine, The Black Crowes, Linkin Park, Devil Driver, Johnny Cash, Bad Religion, New York Dolls, The Blues Brothers, Incubus, Sepultura, Hellacopters, Ramones, S.A., Kiss, The Sonics, Pantera, Parálisis Permamente, Black Sabbath, Barón Rojo, Parabellum, Queen, AC/DC, The Rolling Stones, Michael Jackson eta MCD taldeen bertsinoak joko ditue. Ondoren DJak egongo dira goizaldera arte klasikoak jarten.

Gainera, egun bakotxean zozketa bat egingo da, eskualdeko musika taldeen materialagaz. Zozketa honetan sari argitaratu bako batzuk be izango dira, inoiz inon topauko ez diranak. Zozketarako zenbakia sarrerarena izango da eta sarreraren prezioa lau eurokoa izango da. Sarreran ataratako dirua kontzertuaren gastuei aurre egiteko eta proiektu barriak abiarazoteko erabiliko da.

www.greatesthitsgaua.eu.kz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu