Jan Ullrichek txirrindularitzea itxi dau
2007-02-26 01:00Txirrindularitza profesionala itxi arren, txirrindularitzeagaz lotuta jarraitzeko asmoa iragarri dau, Austriako Volksbank taldeko gazteen aholkulari zereginetan.
Aurrez iragarritako prentsaurreko jentetsuan, 1997ko Frantziako Tourra irabazi eban Jan Ullrich txirrindulari ohi alemaniarrak agur esan deutso txirrindularitzeari. Hogei bat minutuko agerraldian, azken zortzi hilebeteotan entzun behar izan dituan doping salaketa guztiak guzur hutsa dirala adierazo eta Alemaniako kirol prentsaren zein Alemaniako Txirrindularitza Federazinoko buruaren kontra berba gogorrak erabili ditu. Kirol ibilbide osoan ez dauela sekula iruzurrik egin adierazo dau Ullrichek. Era berean, txirrindularitza profesionala itxi arren, txirrindularitzeagaz lotuta jarraitzeko asmoa iragarri dau, Austriako Volksbank taldeko gazteen aholkulari zereginetan. Jan Ullrichek 33 urte daukaz.
1997ako Frantziako Tourra irabazi eban Ullrichek eta horixe izan da alemaniarraren lorpenik handiena. Azken aldian, barriz, ‘Puerto’ auzian nahastautako 10 herrialdetako txirrindularietako bat da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!