Bertsolariak, irakasleak, poetak, idazleak eta antzerkiko aktoreak dira protagonista ‘Bidegileak’ bildumaren ale barrietan

Bizkaie! 2007-02-26 01:00

‘Bidegileak’ bildumearen helburua da historian euskerearen eta hizkuntza normalizazinoaren alde lan egiten daben norbanakoak eta erakundeak ezagutzera emotea.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ‘Bidegileak’ bildumearen 43. etas 46. aleak osotu eta argitaratu ditu. Zortzi faszikulu barriak, beren jaiotzearen urtemugea beteten daben personei eta euskerazko antzerkigintzara dedikautako eta euskerearen alde egindako lanagaitik nabarmendu diran aktore eta autoreei dedikauta dagoz.

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Miren Dobaran Euskararen Sustapenerako zuzendariak eta Mikel Atxaga ‘Bidegileak’ bildumako koordinatzaileak prentsaurrekoan aurkeztu dabez bi liburuki barriak.

‘Bidegileak’ bildumearen helburua da historian euskerearen eta hizkuntza normalizazinoaren alde lan egiten daben norbanakoak eta erakundeak ezagutzera emotea. Bi faszikulu barriak formatu elektronikoan eskainiko dira eta, horrezaz gan, liburuki bakotxeko 2.100 aleko tiradea egin da saltokietarako.

‘Urtemuga eta oroitzapena’ deituriko 43. liburukia, Txomin Jakakortexarena, Balendin Enbeita, Pello Sarriegi eta Josune Munitxari dedikauta dago; ‘Euskarazko antzerkiaren bultzatzaileak’ izeneko 46. alera, barriz, Mikel Garmendia, Agustin Anabitarte, Karmen Balentziaga eta Begoña Bilbaoren biografiak batu dabez.

Gainera, 43. liburukia, euskerearen bultzadan eta euskal kulturgintzan nabarmendu diran eta 2006an urtemugea ospatu eben lagunekaz osotu da. Xabier Kintana, Jon Enbeita, Pako Sudupe eta Beñat Gaztelu-Urrutia izan dira egileak.

Bestalde, Nerea Azurmendi, Gotzon Egia, Aitor Manterola eta Joseba Iriondok eginiko 46. faszikulua, euskerazko antzerkian eta interpretazinoan nabarmendu diran egile eta aktoreak sartu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu