Bilboaldeak eta Ipar Uribek saio bana irabazi dabe Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketan

Bizkaie! 2007-02-28 01:00   Bertsolaritzea

Lehen saioan, Lea Artibaik 362,5 puntu lortu ebazan eta Bilboaldeak, barriz, 363,5.

Arratia eta Ipar Uriberen arteko lehian Ipar Uribeko taldeak 380 puntu lortu dauz eta Arratiak, barriz, 368,5.

Sariketako lehen saioan, Markinako Lea Artibai ikastetxean, talde bien arteko orekea nabarmendu behar da, izan be, puntu bateko aldeagaz nagusitu da Bilboaldea. Lea Artibaik 362,5 puntu lortu ebazan eta Bilboaldeak, barriz, 363,5.

Igorreko Institutuan jokatutako bigarren saioan, Arratia eta Ipar Uriberen arteko lehian Ipar Uribeko taldeak 380 puntu lortu dauz eta Arratiak, barriz, 368,5.

Sariketa honetan, parte hartzen daben 6 taldeak multzo bitan banatu dira eta liga bat jokatzen dabe euren artean, hau da, hiru partaideko liga bi jokatzen dabez eta finala, liga bakotxeko irabazleak.

Ondokoak dira hiruko multzoak:

  • ‘A’ multzoa: Bilboaldea, Lea Artibai eta Busturialdea,
  • ‘B’ multzoa: Durangaldea, Arratia eta Ipar Uribe.

Talde bakoitzak saio bitan kantetan dau, bata ‘etxean’ (euren eskualdeko ikastetxe batean) eta bestea ‘kanpoan’. Bertsolarien edadea kontuan izanik, ahal izan ezkero, saioak ikastetxeetan egiten dira, bertsolariak babestuta eta euren giroan sentidu daitezan.

Hurrengo aste bietan jokatuko dira sailkapeneko beste lau saioak, egutegi honen arabera:

Eguna

Taldeak

Lekua

Ordua

2007/03/06

Busturialdea – Lea Artibai

Arratzu: Barrutialde ikastetxea

12:00

2007/03/07

Durangaldea - Arratia

Durango: San Agustin Kultur Gunea

12:00

2007/03/13

Bilboaldea - Busturialdea

Bilbo: Txurdinagako G. Aresti

11:30

2007/03/14

Ipar Uribe - Durangaldea

Derio: Txorierri BHI institutua

11:45

Aurten lehenengoz, finala Bilbotik kanpo jokatuko da, Durangon hain zuzen, Plateruena kafe antzokian, martiaren 23an, barikua, arratsaldeko 18:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu