Hamar talaia 1936ko gerrarako

Bizkaie! 2007-02-27 01:00

Egin zan esparruetan eta lurraldeetan gerreak izandako gauzapen desbardinez jaubetuta, ‘10 talaia 1936ko gerrarako’ erakusketea jazoera haretara hurrratzen lguntzeko saio bat da gatazkearen aldien eta Euskal Herrian sorrarazo zituan egoeren bitartez.

1936-1939ko gerra zibiletik 70 urte igaro diralarik, Estadu espainolean bizi izandako gatazkeak oraindik arreta, ikerketa eta eztabaida gai izaten segiduten dau. Ikaskuntza eta ikerketa esparruen mugez harantzago, gaur egungo gizarteko belaunaldiek 33 urtean Estadu espainola suntsitu eban zeharkaldi tragikoaren barri zehatzagoa izan nahi dabe, zer pasau zan jakin eta ezagutu.

Egin zan esparruetan eta lurraldeetan gerreak izandako gauzapen desbardinez jaubetuta, ‘10 talaia 1936ko gerrarako’ erakusketea jazoera haretara hurrratzen lguntzeko saio bat da gatazkearen aldien eta Euskal Herrian sorrarazo zituan egoeren bitartez.

Erakusketearen ibilbidea osotzen daben 10 talaia horreetan bisitariak hainbat eta hainbat argazki, dokumentu grafiko eta aldizkari-azal topauko ditu. Ugari dira sasoi haretako gauzak, tresnak eta beste dokumentu batzuk. Gatazkeari buruzko material grafikoak, hemerografikoak eta beraren garaikideak dirala bitarte, zenbait alderdi gogoratu daitekez, besteak beste: 1936ko garagarrileko militarren altxamendua eta horri emondako erantzuna; euskal autonomiaren eta autogobernuaren gauzapena; gerrako jazoerarik garrantzitsuenak eta horreen ondorioak gizarte-sektore zenbaitetan; atzeguardiako bizitea; gatazkearen ondorioak, etab.

Erakusketearen ardatz-haria, 1936an edegitako abagune tragikoan isilik eta arriskuan jarrita Euskadin eta Estaduan bizi, burrukatu eta sufridutakoaz idatzi, argazkiak egin eta informau ebenen lana da. Harako Jose Lekaroz, Jesus Garritz, Cruz Salido, Francisco Turrillas, Jose Olivares, Jesus Insausti, Agustin Zubikarai, George L. Steer, Noel Monks, Mathieu Corman, David Seymour, Indalecio Ojanguren, Valentín Beradre, Vicente Garay… Eurek eta beste kazetari eta argazkilari ezezagun askok lekukotasun bat itxi eben, gaur egun berreskuratzea merezidu dauena.

Erakusten diran gauzen artean Nestor Basterretxearen lan bat nabarmendu behar da: 'Gudari burua'; 1985eko eskultura horren neurriak 162x107x60 dira eta Koldo Mitxelena Kulturuneak laga dau.

Era berean, Errepublikearen epealdi osoan errebindikautako autonomia sasoi horrexetan sortu zala frogatzen dauen lagin eta adibide legez, Begoñan Jose Antonio Agirrek egindako lehendakari zina topauko dogu.

Horrezaz gan, nabarmenak dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren akta-liburu bi, garai hareetan bahitutakoak; horreetan ebakuatuen zerrendak etab. agertzen dira, baina Salamancako Artxibotik igaro izana salatzen dauen zigilu berezi eta guzti. Gerora itzuli egin zituen eta gaur egun Gipuzkoako Artxibo Orokorrean dagoz gordeta. Horreen ondoan, Eibarren baliogarri ziran babeslekuen zerrendea dakarren kartel bat be ikusgai dago.

Ontziratutako umeen zerrendak eta ume horreek erbestera: Frantziara, Bretainia Handira, Belgikara, etab., abiatzean agur esateko zituen papelezko ikurrinak nahiz kartoizko bihotzak, erbestaldiaren lekukotza bezela.

Egun, memoria historikoaren aldeko bultzadak bere lan-eremu nagusietako bat Gerra Zibilean dauenean, erakusketa horrek laguntza izan nahi dau aztertu eta ezagutu, gogoratu eta ulertu nahi dabenentzat.

Erakusketea Sabino Arana Fundazinoaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatu dau eta Euskadiko Gerra Zibilaren oroimenera hurreratzen gaitu. Erakusketea gaur aurketzu dabe baina bihar, hilak 28, zabalduko ditu ateak Bilboko Foru Artxibategian eta martiaren 31ra bitartean egongo da ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu