Iruritan jokatuko da lehen faseko hirugarren saioa, larunbat honetan, 17:00etan, Gizarte Bilgunean. Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian; egunean bertan be salduko dira leihatilan, 16:00etatik aurrera, baldin eta aurretik Interneten agortu ez badira. Nafarroako Bertsozale Alkarteak Baztango Udalaren eta Iruritako herriaren laguntzea izan dau saioa atontzeko.
Ainhoa Larretxeak aurkeztuko dau saioa, eta sei bertsolari izango dira oholtza gainean: Amaia Elizagoien Varela, Endika Legarra Nuin, Josu Sanjurjo Alzuri, Julen Zelaieta Iriarte, Patxi Castillo Graciarena eta Xabat Illarregi Marzol. Saioko irabazleak zuzenean lortuko dau finalaurrekoetan egoteko txartela, Tafallakoan. Beste bertsolariek, datorren asteko Los Arcoseko saioagaz lehen fasea amaitu arte itxaron beharko dabe, sailkatzerik daben ala ez jakiteko.
Saioaren ondoren, lehen faseko saio bakarra geratuko da, Los Arcosekoa hain zuzen be, urriaren 26an. Orduan zehaztuko da txapelketako finalaurrekoen fasean kantauko dabenen zerrendea. Danetara, 18 bertsolari pasauko dira finalaurrekoetara, txapelketeari ekin eutsen 24retatik.
Iruritako saioak emongo deutso jarraipena txapelketeari
2025-10-17 13:57 BertsolaritzeaSaioaren ondoren, lehen faseko saio bakarra geratuko da, Los Arcosekoa hain zuzen be.
Iruritako herriak hartuko dau lehen faseko hirugarren saioa. Sei bertsolari izango dira kantuan, finalaurrekoetarako txartel baten bila. Irabazleak zuzenean lortuko dau sailkapena eta besteek lehen faseko saio guztiak amaitu arte itxaron beharko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
