'Harri eta Herri' poema-liburuaren jatorrizko mekanografiatua hartu dau Bilboko Arte Eder Museoak
2025-10-16 13:48 KultureaEuskaltzaindiaren lagapena izan da.
Dokumentua Zarauzko Itxaropena argitaletxearen artxiboetan egoan eta orain Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboan gordeten da.
Kontuak kontu, dokumentua eta Harri eta Herri-ren lehen edizinoko ale bat 2026ko urtarrilaren 18ra arte dagoz ikusgai, Arte Eder Museoaren beheko pisuan, sarrerearen ondoan.
Miguel Zugaza Arte Eder Museoko zuzendaria pozik dago: -Harri eta Herri- obran agertzen dan -Souvenir- olerkiak Frantziako turista batzuek Bilbora egiten daben bisitaldia irudikatzen dau eta holan, artea gorde eta erakusteaz gan, uriaren orduko errealidade soziala begiratzeko leiho bihurtzen da Museoa eta, gainera, Deustuko txabolismoa be salatzen dau pieza berean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!