‘Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025'
2025-10-16 11:18 KultureaGipuzkoaren lehen erreferentzia idatzia egin zanetik mila urte bete dira.
Altzoko San Salvador de Olazabal jatorrizko eleizeak Gipuzkoako Batzar Nagusiak erakundearen ezohiko osoko bilkurea hartu dau Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025 efemeridea ospatzeko.
Imanol Pradales Lehendakariak Gipuzkoako Batzar Nagusien ezohiko osoko bilkuran parte hartu dau Gipuzkoako lehen erreferentzia idatzia egin zanetik mila urte bete dirala ospatzeko. Lehendakariak nabarmendu dauenez, bardintasuna eta personen duintasuna babesteko aurrerapauso erabagigarriak nabarmendu ditu; garena, daukaguna, gure aurretik egon ziranei zor deutsegu. Kultura eta tradizino politiko oso baten emoitzea, zailtasunen eta ziurbakotasunaren aurrean, gure Herriaren norabidea markau dauena.
Aldi berean, Pradalesek ondokoa nabarmendu dau: herriz herri, bailaraz bailara, lurraldez lurralde alkarlanari ekinez, gure herria egituratu eben, ez zan globalizazinoa eta holakoez berba egiten baina planeteari bueltea emoten lehenengoak izan ziran, autonomiaz, autogobernuaz edo boterearen deszentralizazinoa lakoak ezagutu barik baina euren lege, arau eta ohiturak errege eta erregeen aurrean babestu zituen. Hori guztia egin eben, gaur sinbolizau dogun lez, batu, berba egin eta batzen zituena lehenetsiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!