Lanak bialtzeko epea zemendiaren 16an amaituko da
2025-10-16 12:14 Zinemea19. Huhezinema, 2026ko urtarrilaren 21etik 23ra.

Jaialdiaren ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibersidadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoa Graduko ikasle talde barri batek hartzen dituala atontzaile lanak.
Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da eta lanak bialtzeko azken eguna zemendiak 16 izango da.
Sariak
Sail Ofiziala: hautatutako finalista bakotxak 150€ jasoko ditu hautatua izateagaitik.
● Huhezinema saria: 650€
● Ikusleen Saria: 100 euroan balorautako saria.
Ikasleen Saila
● Ikasle film onena: 300€
● MU saria: 200€ Mondragon Unibersidadeko ikasleek egindako lan onenari.
● Ikusleen Saria: 100 euroan balorautako saria.
Bideoklip Saila
● Bideoklip onena: 300€
● Ikusleen Saria: 100 euroan balorautako saria.
Leiteana da sari gehiago egotea, beti bere babesle gehiagoren laguntzea jaso ezkero.
Leihaketan parte hartzeko oinarriak, sariei buruzko xehetasunak eta askoz gehiago hemen.
Adi gure sare sozialei eta ez galdu aurtengo barrikuntzak!
Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko zineman izango dira proiekzinoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!