Nicolás Serrano Valdizán zuzendari gazteak asteon debutauko dau

Bizkaie! 2025-10-16 11:46   Musikea

Udal Musika Bandearen ardurea izango dau bilbotarrak.

Nicolás Serrano Valdizán. | Ikusi handiago | Argazki originala

Batutea hartuko dau Bilbao Musika 2025eko Nazinoarteko Zuzendaritza Sariko hirugarren edizinoa irabazi baitau.

Bilboko Udal Musika Bandeak Bertsoa eta sugarra izeneko kontzertua eskainiko dau urriaren 17an, barikuan, 18:30ean, J.C. de Arriaga Konserbatorioan. Bandearen gidaritzaz Nicolás Serrano Valdizán arduratuko da. Sartzea doban.

Profilak izeneko 2025/2026 denoraldian kokatzen da kontzertua, nortasun musikal garaikide anitzak arakatzen dituan kontzertu-zikloa.

Oraingoan, programeak soinu-bidaia eskainiko deusku, sua sormenaren pasinoaren, energiaren eta eraldaketearen metaforatzat. Hitzorduak euskal tradizinoa eta hizkuntza musikal barritzaileak buztartuko ditu, belaunaldi eta estilo askotako konpositoreen lanakaz.

Errepertorioak tokiko erreferentziak eta konposizino garaikideak eta europarrak buztartuko ditu, elementuen indarra eta soinu barrien bilaketa adierazkorra gogora ekarriz. Guridiren Mirentxu obrearen preludioaren lirismoa zein Josu Ortizen Fireworks and Pyrotechnics piezearen distirea. Kontzertu ederra.

Nicolás Serrano Valdizán (Bilbo, 2004)

Gaur egun Orkestra Zuzendaritzako Goi Mailako Gradua egiten dabil Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. ESMAR Nazinoarteko Zuzendaritza Eskolan Banda Zuzendaritzako Master Propioan lizentziatua, musika antropologiari buruz zituan ardurek eragin eutsen Antropologia graduko ikasketak egitea. Jose Enrique Martínez Esteve maisuagaz ekin eutson prestakuntzeari.

Gaur egun, Juan José Ocón, Jon Malaxetebarria, Basilio Astúlez eta Iker Sánchezekin dabil zuzendaritzea ikasten. José Rafael Pascual Vilaplana, Rafael Agulló, David Rivas eta Marco Antonio García de Paz maisuen eskolak jaso ditu, baita Juanjo Mena, Nicole Corti, Unai Urretxo, Jan Milosz, Henrie Adams, Frank de Vuyst, Jordi Bernacer, Carlos Kalmar eta Jean Deroyerrenak be. Perkusinoaren arloan, Joaquín Carrascosa, Olaia Montoya eta Iker Telleriagaz trebatu da, Bilboko eta Donostiako konserbatorioetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu