'Grabitatetik gabe'

Bizkaie! 2025-10-17 11:23   Musikea

Marte Lasarte & Olatz Salvador.



Urtebete igaro da Marte Lasartek Ez da besterik bildumea argitaratu ebanetik eta ordutik Acala Norte taldeagaz emndako kontzertuen ostean, urte oparoa izan dabe Euskal Herriko hainbat txokotan eta guztira berrogei ikuskizun inguru eskaini ditue, besteak beste, EHZ Jaialdian, Gasteizko Txosnetan edota Donostia eta Bilboko Aste Nagusian.

Oraingoan, euren lehen lanaren aurkezpen biraren zikloa ixteko, omenaldi bat egiteko asmoz, adiskide berezi baten kolaborazioa dakarte eta, horrela, albumari hasiera ematen zion “GRABITATERIK GABE" abestiaren bertsio berriari OLATZ SALVADORrek gehitu dio bere ahotsa. Taldeak horrekin atzean utzi nahi izan du EZ DA BESTERIK aroa eta musika berriari ekiteko asmoa adierazi du.

Grabitatetik gabe, Marte Lasarte & Olatz Salvador.

Marte Lasartek musikeagaz dituan harrtu-emonak jprratzen ditu kantu horretan, euren munduaren aurreko filosofia azaldu eta joerearen kontra pasinoa lehenesten dabenentzako ereserkia eskaini deuskue. Horregatik, Grabitatetik gabe bersino honetan Olatz Salvadorren kolaborazinoa izan dabe, izan be, zentzun bitan egiten dau bat Marte Lasartek sortutako piezeagaz. Alde batetik, alkarregaz gaztetako hasieretatik konpartidu eta ikasi dabelako musikearen munduko nondik norakoak hainbat proiektutan. Eta, beste aldetik, bidaide izan diralako eguneroko bizipenetan, musikatik harago.

Taldea

  • Produkzinoa Marte Lasarteren eta Jon Badiren ardurea izan da.
  • Nahasketak, barriz, Haritz Harreguyk egin ditu.
  • Masterra Victor Garcíak egin da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu