Jon Mikel Eubak, Zuhar Iruretagoienak eta Garikoitz Fragak jaso ditue 2025eko Gure Artea sariak

Bizkaie! 2025-10-17 07:46   Kulturea

Gure herriaren talentuaren eta bizitasunaren erakusgarri dira.

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru dala egin da Gasteizeko Artium Museoan 2025eko Gure Artea sariak banatzeko ekitaldia. Sari horreek Euskadik arte plastikoen eta bisualen arloan emoten dituan saririk garrantzitsuenak dira.

Sariak honako honeek jaso ditue:

  • Jon Mikel Eubak (Zornotza, 1967) ibilbide artistikoaren saria jaso dau.
  • Zuhar Iruretagoienak (Zarautz, 1981) sorkuntza-lana autortzen dauen saria.
  • Garikoitz Fragak arte plastikoen eta bisualen arloan eragileek egindako lana autortzeko saria.

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak saridunen lana balioetsi dau: saritutako artistak gure herriaren talentuaren eta bizitasunaren erakusgarri dira; euren lanaga Euskadi edegiagoa, sortzaileagoa eta kohesionatuagoa irudikatzen, zalantzan jarten eta eregiten laguntzen dabe. Kulturea herria eregiteko modurik ederrenetakoa baita. Eusko Jaurlaritzearen konpromisoa da gizarteagaz konektautako kultura sistema indartsu eta anitza jorratzeko, sortzaileei euren potentzial guztia garatu eta artea herritarrakana hurbiltzeko beharrezko tresnak eta konfiantzea emongo deutsena.

Ekitaldian Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea eta Ana Lopez Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria be izan dira.

Artearen eta kulturearen arloko espezialistak izan dira epaimahaiko kide.

  • Ibilbide artistikoa autortzeko saria Jon Mikel Eubari emotea erabagi dau epaimahaiak euskal arte garaikidean egindako ibilbide zabal eta berezia egin dauelako. Eubaren lanaren heterogeneotasuna, belaunaldien arteko erreferente lez beteten dauen zeregina eta liburu, tailer eta hezkuntza-proiektuen bidez ezagutza transmitiduteko eten bari egiten dauen lan pedagogikoa nabarmendu ditue.
  • Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Zuhar Iruretagoiena (Zarautz, 1981). Artisteak sorkuntza-lana autortzekon 2025eko Gure Artea saria jaso dau, begirada kritiko eta ikertzailen oinarrituta, materialtasunaren eta sinboloaren arteko tirabirak aztertu dituan proiektu artistikoaren sendotasunagaitik.
  • Eragileek egindako lana autortzeko saria: Garikoitz Fraga Angoitia – Belleza Infinita (Bilbao, 1971). Bilbotarraren Belleza Infinita argitalpen-proiektuaren buruan egindako lanagaitik. Ekimen aurrendari eta iraunkor horrek Euskadiko edizino artistikoa eraldatu dau.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu