Aiaraldean, Arte Hartze Zikloa 2025 martxan
2025-10-16 09:09 KultureaZemendiaren 22an amaituko da.

Sormena Ospatu. Udagoien bat. Ospakizun bat. Sei ekitaldi. Zortzi erritu.
Ekitaldi batzuek proposamen artistiko bat baino gehiago barrubatuko dabe: artisten topaleku izan, hartu-emon barriak eragin, diziplina-artekotasuna sustatu eta, ekitaldi guztien ondoren, publikoaren eta artisten arteko barriketaldiari tarte bat emonez.
Aiaraldeko Kultur Faktoriaren ekimenez, III. Arte Hartze horretan, Urbanbat Fest (Beñat Saratxaga, Handy eta Biitxigaz batera, Opción18 kolektiboko Garazi Morodio arkitektoak eta Judy artista, produktore eta Dj gazteak bat egin eben mahai-inguruan, Arte Plastikoak Eskualdean (Asier Handy eta Biitxiren erakusketea eta Hitzaurrea ibilbide kulturala + soinu esperientzia + barriketaldia (Piszifaktoria eta Fikzio Fabrika: Irati Agirreazkuenaga, Xabi Landabidea, Eneko Olazabal eta Mikel Ayllón) ekimenen ondoren, Hezur Berriak (urriaren 19an), bertso saio literario musikatua dator, tartean dirala Ane Labaka, Ines Osinaga, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita. Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira. Hezur barriak Ane Labakaren poema liburua umealdian zehar eta erdiondoko lehen hilebeteetan idatzitako testu txatalakaz dago osotua eta amatasunaren ertz, anbibalentzia, karga eta esanezinez ganezka dator.
Tarteka-marteka, makinatxu bat ikuskizun izango dira, besteak beste, Enarak, Beñat Iturrioz Perezek zuzendutako eta Bira Kooperatibeak eta Elkarte Txikiak produzidutako film dokumentala (urriaren 30ean) eta Joseba Irazokiren kontzertua eta barriketaldia (zemendiaren 13an).
Eta amaiera bikaina iragarri dabe atontzaileek:
Arte Eman Festa, Dktoriako artista egoiliarren eta bekadunen jaialdia:
- Libe Estebaranz - Mina espazioa.
- Oscar Pascual - Petra.
- Gontzal Royuela - Ximurrak.
- Jone Amezaga eta Manu Gaigne - Arran eta Erran.
- Eneritz Artetxe - Airea.
- Paula Urquijo, Leire Sanjurjo eta Alberto Fernandez (AHZ24 bekadunak).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!