Taberna barria Derioko futbol-zelaian
2025-10-16 08:00 Kirola2026ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua proposamen irabazlea argitaratzeagaz amaitu da.

Derioko herritarrek futbol-zelaiko taberna barriaren proiektua aukeratu dabe, izan be, boto gehien jaso dauen proposamena izan da (1.916 boro). Beraz, aurtengo edizinorako udal-aurrekontuaren barruan egiteko jarduerea izango da, 120.000 euro bideratuz horretarako.
Danetara, 578 personek parte hartu dabe botoa emoteko prozesuan. Proposamenak udal futbol-zelaian espazio sozial bat sortzea aurreikusten dau, ez bakarrik entrenamenduetan eta partiduetan jokalari eta familiei zerbitzua eskaintzeko, baita auzo-alkargune bihurtzeko eta kirolaren eta aisialdiaren inguruko bizitza komunitarioa indartzeko be.
Ondoko proposamenek be interes handia sortu dabe herritarren artean:
• Rokodromoa: 2. postuan (1.334 boto).
• Boleibol kantxea: 3. postuan (1.026 boto).
• Aireo libreko liburutegia: 4. postuan (696 boto).
• Petanka eta kaniken olgeta-gunea: 5. postuan (679 boto).
Aitatu proposamenok edizino honetan gauzatzeko hautatu ez diran arren, Udalak etorkizuneko aurrekontuetan edo udal-planetan sartzeko bideragarritasuna balorauko dau, herritarren artean izan daben harrera ona dala eta.
Botoa emoteko fasea irailaren 16tik 30era egin zan, bai aurrez aurre Kultur Birikan eta Gertuan zerbitzuan, bai online udalaren webgunearen bidez. Derion erroldautako 7 urtetik gorako persona guztiek parte hartu ahal izan dabe.
Benetan eskerrak emon nahi deutseet prozesu honetan parte hartu daben herritar guztiei, asko animau baitira. Euren inplikazinoari esker, danon artean Derio atsegina, inklusiboa eta gure benetako beharretara egokitua eregiten jarraitzen dogu, zehaztu dau Esther Apraiz alkateak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!