Eutsi! diskoa Gose eta Potemkinen eskutik

Bizkaie! 2007-03-09 01:00   Musikea
+ 12 abesti zutunik irauteko

Lanean, Hertzainak, Itoiz, Kortatu, Ruper Ordorika, Mikel Laboa edota Barrikada taldeek euren sasoian beharginen egoeren edota gatazken ganean egindako kantak be jasoten dira.

Film danek legez, aurkeztu barri daben Eutsi! filmak be musikea dauka eta kanta horreek batzen dituan diskoa merkaduan dago honezkero, filmaren izenburu beragaz, Oihuka diskoetxeak atarata. Diskoan, Gose eta Potemkin taldeek filmari egindako kantak batzen dira (Gosek bi, tartean kanta nagusia, eta Potemkinek bakarra, Zarama taldearen ‘Dena ongi dabil’ kantearen bertsinoa), baita Bingen Mendizabalen ekarpena be. Lana osotzeko, filmaren argumentuagaz zerikusia daben hamabi kanta batzen dira, danak beharginen gatazken igurukoak. Holan ba, Hertzainak, Itoiz, Kortatu, Ruper Ordorika, Mikel Laboa edota Barrikada taldeek euren sasoian beharginen egoeren edota gatazken baten ganean egindako lanak jasoten dira diskoan.


Eutsi! kantea

Gose taldeak egin dau, Evaristoren laguntzinoagaz, berak abesten baitau. Erritmo jantzagarrian, trikia, soinu elektronikoak, pasodoblea eta tangoa buztartzen dira abestian.

Kanta horregaz batera, Gosek ‘Comunicado empresarial para la concordia y el bienestar social’ kantearen bertsinoa be egin dau.


Zutunik irauteko 12 abestiak

Diskoa osotzeko, filmaren argumentuaren harira, honako kanta honeek jaso dabez lanean:

Hertzainak: ‘Eutsi gogor’
Itoiz: ‘Ustela’
Kortatu: ‘After boltxebike’
Delirium Tremens: ‘Ezin leike’
Ruper Ordorika: ‘The age of self’
Zarama: ‘Maiatzaren lehena’
Baldin bada: ‘Not Future’
Mikel Laboa: ‘Langile baten galderak liburu baten aurrean’
Jotakie: ‘Euskadi’
Barrikada: ‘Callojón sin salida’
Potato: ‘La clase obrera’
La Polla Records: ‘Un rayo de sol’

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu